TXOTXONGILOKA. MUNDUKO TXOTXONGILOAK. ERAKUSKETA IBILTARIA

40 txotxongiloz eta 1,30 x 1,80ko 18 plafonez osatutako erakusketa ibiltaria, bertan munduko lau bazterretako txotxongiloen historia kontatzen delarik. Jar zaitezte gurekin harremanetan prezio eta baldintza teknikoen berri jakin nahi izanez gero.


Txotxongiloa erritoetarako elementu gisa sortzen da kultura guztietan eta elizkizunei lotuta dago.

Historiaureera, Goi Paleolitikoraino jotzen baldin badugu, harpeetako gizakiak erritoak ospatzen zituen bere leize zuloetan. Ehiztari honek burutzen zuen teatroaren aintzindari zaharrena izan litekeena, baita gaur egun lehen txotxongilo agerralditzat har genezakeena ere.

Indiako mitologia zaharrak ere lehen txotxongilo egilea aipatzen du, Brahamaren (mundua eratzen duen jainkoa) ahotik irtendako norbait, hain zuzen ere.

Urte askotan barrena Egipton eta Mesopotamian Jaikoak figura artikulatuen bitartez irudikatzen zituzten.

Europan, Grezian egindako txotxongilo antzerkiaren lehen aipamena Kristo aurreko V. Mendekoa da. Buztinez, zurez edo boliz egindako panponak ziren haiek. Grezian eta Erroman hariko panpinak izan ziren gehienbat. Erlijio gurtzarekin zerikusia zuten eta apaizek erabili ohi zituzten estatua higikor eta hiztunak ere ohikoak ziren.

Erdi Aroan, kristautasunak antzerkigintzaren aldaera guztiak jazarri zituen. Beraiek ezabatzerik lortu ez zuenez, beren alde erabiltzea erabaki zuten. Gauzak horrela, txotxongiloek leku garrantzitsua eskuratu zuten kristauen kultuan. Erromako txotxongiloetarik jarauntsitako gorputz osoko figurak edo irudiak gailendu ziren. Marionetatik eskularruko txotxongilorako pausoa beharrizan bati erantzutea besterik ez da. Izan ere, txotxongiloen tamaina eta pisu handiek haiek leku batetik bestera eramatea eragozten zuten. Hasieran debekatu eta jazarri bazituzten ere, pixkanaka-pixkanaka panpinak elizetan ere sartu ziren, hala nola Gabonak ospatzeko egiten siren antzoki mekanikoetan zein misterioen jardunaldietan. Aldi berean Ameriketako kultura nagusiek ere (Maiak, Aztekak, Inkak, eta Txibtxak) beste txotxongilo mota bat garatu zuten bizidun objektu eta irudi gisa. Duela ez asko hasi dira hauek identifikatzen eta ikertzen genero honen erakusgarriak bailiran.

Europako pertsonaia herrikoiak XVI. mendetik aurrera agertu ziren; figura hauek hain dira ezagun eta herrian errotuak non ageri baita munduko kulturaren zati bat direla. Orokorrean pertsonaia bera da, herrialdez herrialde dabilena, leku bakoitzari dagokion izeararen arabera, tokian tokiko kultura adieraziz.

XVIII. mendean, txotxongiloak antzoki ibiltarietan ez ezik gizarteko gune fin eta berezietan ere aritu ziren, garaiko jauregi eta etxe nagusietan ostatu eta egoitza izan zutelarik.

XIX. mendean ere txotxongilo antzerkiak artista eta intelektualen arreta jaso zuen oraindik eta hainbeste ugaldu zen ezen autore handi askok idatzi baitzuten Teatro mota honetarako. Antzezleen antzokiak iraultzen hasiak ziren teknologia berriek txotxongiloetara ere zabaldu zuten beren eragina.

XX. mendearen hasieran txotxongilo antzerkiak gora egin zuen nabarmenki. Panpinak hedabideetan, zineman eta telebistan sartu ziren. Arte adierazpide hau hezkuntzan ere sartzea atertu zuten eta, haurrei esker, txotxongilo antzerkiak ikusleria handia irabazi zuen mundu osoan zehar.

Azken buruan, itxuraz panpina besterik ez den txotxongiloa pertsonaia da izatez; antzerkiko pertsonaia. Hauxe da haren egiazko definizioa: txotxongiloa pertsonaia dugu eta halaxe tratatu behar zaio. Izan ere, zerbait gehiago, giza harremanak, aisialdia, samurtasuna, etab. bere barnean hartzen dituen zerbait, hain jutxu ere.

Concha de la Casa.


Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.