STOPMOTION. "ZINEMA ETA TXOTXONGILOAK"

Stopmotion animazioan zenbait teknika biltzen dira, eta denek batera, geroago ikus-entzunezko lan bat egite aldera, anima daitezkeen pertsonaia materialak sortzeko aukera ematen digute.

Marrazki bizidunekin hertsiki lotutako teknika dugu, bietan aritzen baita fotogramaz fotograma, eta pertsonaiak eta eszenategiak eraikiak direnez gero, irudimenaren eta azken emaitzaren arteko muga askoz zabalagoa da.
Ikuspegi profesionaletik lan ikaragarriak sortzen ditu, baina artisautza lana den aldetik, praktikan aukera handia ematen die amateurrei zein hezitzaileei, zeren material bakan batzuk eta pazientzia apur bat baliatuta, oso lan betea egin baitaiteke, gogoan irudikatutako guztia adieraz dezakegularik. Pertsonaia eta giroei dagokienez mugak ere oso zabalak dira.

Lan mota honetarako panpinak edo pertsonaiak sortzeko era asko daude. Garrantzitsuena da gogoratzea lana fotogramaz fotograma grabatzen dela, hau da, pertsonaia artikula edo mugi daitekeela jarrera estetiko bati eusteko une batzuetan, aldi berean kameratik zehar eragingarria delarik. Hemendik aurrera irudimena aska dezakegu. Egiazko eszenatoki batean barna mugitzen den testuingururik gabeko objektua bezain baliagarria dugu hiru dimentsiotan sortu eta artikulatutako hezurdura duen latexezko panpina, istorio bat kontatzen laguntzen duten ber.

Stopmotion animazioa bereizteko lau modu daude batik bat, erabiltzen den panpina motaren arabera.

· Lehenik aldez aurretik sortutako objektuak, errealitatearen gainean animatu besterik egiten ez dutenak. Bertan giza gorputza ere sartuko ginateke.

· Bigarrenik, kartoi, paper edo ertzak dituen beste edozein materialetan moldatu edo ebaki daitezkeen objektu lauak genituzke.

· Hirugarrenik jenero honek praktikan duen ezaugarririk nabarmenena, panpinen animazioa, alegia, plastilinaz egiten da. teknika honek eman dio animazio jenero honi osperik handiena, epeltasuna eta malgutasuna izaki estilo hau erabilienetakoa bilakarazten dutenak.

· Azkenik artikulaturiko panpinekin burututako lanak ditugu, hezurdura sendoak eta gorputz ia zurrunak dituztenak, askoz gogorragoak baitira, baita errazago eta erosoago animatzen ere. gainera gaitasun berriak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei. Panpina hauek, bestalde, geldoagoak dira eta ez dira besteak bezain errazki egiten; materialak ere garestiagoak izan ohi direnez, profesionalek darabiltzate gehienbat.

Teknika honek 12’5 – 25 fotograma baliatzen ditu segundoko; honek esan nahi du segundoko 12’5 fotogramako horren kasuan 25 argazki egin behar direla bi segundo dirauen mugimendu baterako. Hortaz, 10 minutuko lantxo bat egiteko 7.500 bat argazki beharko lirateke, haietako bakoitzean panpinak eta atzealdea manipulatu beharko genituzkeelarik, bakoitzaren abiaduraren arabera mugimenduak legokiekeen zalutasun edo malgutasunaz egin litzaten.

Esan daiteke txotxongiloen animazioaren mundua gaur egun arlo ezberdinetan mugitzen dela. Profesionalen lanak telebista sailetan ikusten dira. Rodolfo Pastor-en Estudiokoa den Capelito edo Irene Ibarra eta David Gautir-ren Ipuin Zerutarrak, kasu; edo zinema alorrean, Tim Burton-en Eguberri aurreko Ameskaitza eta Emaztegai Hilotza lanak, kasu.


Badira gainera iragarkietarako aplikazioak, bideoklipak, eta beste zenbait pieza mota telebistaren bitartez ere zabaltzen direnak, baina ikusmin handiena pizten dutenak zineman jartzen dituztenak izaten dira beti.


Amateur lanak jaialdietan eta telebistako programa berezietan agertu ohi dira, eta esperimentazio multzo handi honetan oso lan interesgarriak ekoitzi ohi dira, baita stopmotion honetako ekoizpen gehienak ere.

Interneten atari espezialduak eta beste zenbait web motaren zabalkundea zein zineman agertzen diren ekoizpenak asko ari dira laguntzen teknika hauen berpizkundean ikusleen aurrean. Hori dela eta, orain hasi dira balioesten ikus-entzunezko animazio teknika alternatibo bat bezala eta, aldi berean, txotxongilo antzerkiari eta marrazki bizidunei buruz ere zaldua den topikotik urruntzen, hots, haurrei baino ez dagozkien gauzak direla.


ZINE EMANALDIAK



BELTZA JAIKOEN KOLOREA DUGU

Haur bat gurasoekin hondartzara doa eguna pasatzera eta, gogoz beste, aurkituko ditu pertsonen artean egon daitezkeen desberdintasun fisikoak. Haien izu-ikara handiagotzen da eskolako ikasgelara mutil berri bat heltzen denean.
Egileak: Marc Riba, Anna Solanas.
Ekoizlea: Escándalo Films. Iraupena: 10’


KONKISTATZAILEAK

Espazioko konkistatzaile talde kurios eta nabar bat gainazala ezin gogorragoa duen planeta batera iritsi da. Eta arazoak izango dituzte banderaren ondoan ohiko argazkia egiteko orduan.
Egileak: Martí Roca i Colell, Eloi Tomás.
Ekoizlea: Escándalo Films. Iraupena: 8’30’’


BILDUMA

Polizia atzetik daukan lapur larritu batek loroarekin bakarrik bizi den amonatxo baten etxean sartzen da bertan burua gordeko duelakoan.
Egileak: Didac Bono.
Ekoizlea: Escándalo Films. Iraupena: 8’


KAR-KAR-KAR

Bere gaiztakeriak egiteko eta etxeetan lapurtzeko Gabon gaua baliatzen duen lapur batek oso gauza garrantzitsua ikasten du beren oparien zain irrikaz dauden haurretarik bati esker.
Egileak: David Rincón.
Ekoizlea: Escándalo Films. Iraupena: 10’


ETXEAN

Lanaldi nekagarri baten ostean, etxera heldu eta gorbata erantzi ahal izateko pentsamenduak edonor lasaitzen du. Etxe goxo hori hiriaren kanpoaldean, kanpoaldetik kanpo...
Egileak: Soledad Caramilloni.
Ekoizlea: Escándalo Films. Iraupena: 6’


MAHAI

Mahai izenak borrokalariren artean geratzen den tentsio gune edo tartea adierazten du, bien jarreran eta egoerak orekan daudelarik.
Egileak: David Caro.
Iraupena: 10’'


KITTOren SHOWa

Kitto ikaslea da sukaldaritza eskola magikoan eta errezitaldi bat antolatzen du bere padera, zartagin eta lapikoekin.
Egileak: David Caro.
Iraupena: 1'


ASHIGARU

Sekuentzia honek, Ashigaru-ren pilotuari dagokiona, agertzen duen eszenan andre baten eta beraren zerbitzariaren arteko harremanak ikus daitezke.
Egileak: David Caro, Dani Gómez.
Iraupena: 1'30''


MEMENTO MORI

Ezin azal daitezkeen gertaera paranormal batzuk jazotzen zaizkio igogailuan dabilen agure bati eta haren egunerokotasun arrunta apurtu.
Egileak: Jossie Malis.
Iraupena: 6’ 30’’


ZOPA

Tripako zorriak dituzunean eskura duzun edozer erabiliko duzu gosea berdintzeko, berdin telefonoa, trapuzko panpina edo porexpanezko puska batzuk.
Egileak: Jossie Malis.
Iraupena: 3’ 30’’


ZITOPLASMAK AZIKOAREN ERDIAN

Asper-asper eginda egoteak izan ditzakeen ondorio bitxiak. Ikasle bat entretenitzen ahalegintzen da asperdura jasanezinak errealitatea bera itxuralda lezakeen ikasgela batean.
Egileak: David Gautier, Irene Ibarra, Eduard Puertas.
Iraupena: 4’


IPUIN ZERUTARRAK

Txikienentzako animazio mikrosaila. Atal bakoitza ipuin bat da eta bertan fantasia askatzen da haur ikusleari bizi den mundua erakusteko asmoz: gauza ederrak, hain politak ez direnak, natura, zibilizazioa, ñabardurak...
Egileak: Irene Ibarra, David Gautier. Iraupena: 12’


CAPELITO

Capelito onddo tipi eta alaia dugu. Saiatua baina despistatu samarra. Basoko etxola batean bizi da. Haren sudur magikoa ipini eta ken daitekeen bolatxo bat da eta bere onddo-kapela edozein kapela mota bilakatzeko aukera ematen dio.
Egileak: Rodolfo Pastor Estudioa.
Iraupena: 30’


ERREPORTAIA: STOPMOTION, ERREALIZAZIOA ETA TEKNIKA.

Stopmotion animazio teknikarako sarrera, pieza labur bat sortuz eta eskeleto edo hezurdura zurruneko panpina bat eginez.

Egileak: Arte Elektroniko eta Diseinu Digitala.
Iraupena: 15’

PROYECTOS REALIZADOS POR ALUMNOS DE ESDI. Dur: 6'











MORBUS

Silvia Alcón
FLOR

Josep Foradada
Maria Morell
Elena Nogués
ZONA DE PESCA

Lucia Chuang
Carmina Soler
Ana Pallerols
PROYECTO YONKI

Daniel Buendía

PABLITO Y EL MONSTRUO
Carlos Muñoz
Daniel Juan
Jorge Kirschner
Marc Álvarez
Santi Orozco
Francesc Villasevil

RODOLFO PASTOREN ESTUDIOKO

Rodolfo Pastor Argentinako La Pampa-n jaioa da, antzerki, musika, zinema eta margolaritzara erabat emana den familia baten barnean.

“Democracia” egunkarian kazetari politiko gisa aritu zen eta zinemagintzari buruzko ikasketak egin zituen La Platako Unibertsitatean.

1972an C.IN.E ekoizte eta banatze kooperatiba sortu zuen eta bertan 26 fil labur burutu zituen zenbait animazio teknika erabiliz, baita marrazki bizidunetako bi film ertain ere.

1977an, bere herrialdeko kolpe militarraren ostean, erbesteratu zen bere neskalagun eta lankide Petra Steinmeyer-ekin batera eta Bartzelonara etorri ziren bizitzera, bertan estudioa ere jarri zutelarik.

Harrezkero eta orain arte Rodolfok film ugari burutu zituen ERP barnean gehienak enkarguz, komertzialak, instituzionalak edo hezkuntzarako: Halaber, TVE eta TV3ko zenbait programatarako ehunka animazio segmentu, besteak beste, “Los Mundos de Yupi” eta “Barrio Sésamo”: Programa hauetan gidoigile ere jardun zuen maiz.







80ko hamarkadan ERPk “Cartas de un Papá” (haurrentzat) eta “Langostino” (gazteentzako) sailak ekoitzi zituen, azken hau TVErekin batera. Rodolfo Pastor-ek sortu eta zuzendu zituen biak, eta biek jaso zituzten nazioarteko sari batzuk, UNESCOko golardoa, besteak beste.

1993an RodolfokAnimatango” film laburrua egin zuen Lleidako ANIMAC jaialdian saria jaso zuelarik.

1999tik hona, ERP k eta Rodolfo Pastor-ek “CAPELITO” sailaren produkzio eta zuzendaritzari ekin diote buru belarri Europa Batasuneko MEDIA programaren eta Catalunyako Generalitateko ICICren laguntzaz, Catalunyako TV3 , Japoniako NHK International, eta Frantziako France 5 eta CNDP ren koprodukzioan. Ikusleen artean arrakasta handia izan duen telesaila hainbat herrialderi saldu zaie eta orain arte nazioarteko 14 sari jaso ditu, besteak beste, Annecy-ko Jaialdiarena Eta Nazio Batuek emana.

Aldi berean, Rodolfo Pastor animazioa irakasten aritu eta aritzen da bere estudioan bertan zein zentro publiko eta pribatuetan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, kasu. Urte hauetan ehunka pertsona trebatu ditu bere espezialitatean eta bere ikasle ohi batzuek badihardute gaur egun beraren ekoizte etxean lanean.

Petrarekin batera Expo-Taller de Animación erakusketa ibiltaria ere sortu zuen, eta bertan ehunka umek eta gaztek egin zituzten beren lehen urratsak animazio esparruan Gijónen, Gran Canarian, Iruñean, Madrilen, Kordoban, Sitgesen eta Bartzelonan.

Roberto Pastor epaimahaikide ere izan dugu zenbait jaialdi nazioartekotan, besteak beste, Sigeseko Alegiazko Zinema Jaialdia, Portugaleko CINANIMA eta Annecyko Jaialdia.

Gaur egun ERPNico & Tina” film laburraren filmaketa prestatzen ari da, tabako kontsumoaren aurkako satira bat, hain zuzen ere. Aldi berean adin guztietakoentzako “El Gran Estornudo” (Eztul Handia) Stop-Motioneko film luzearen proiektua garatzen ari da, Huelvako Koprodukzioen Foro Iberoamerikarrak hautatua eta ICICren eta IBERMEDIA programaren laguntza jaso duena. Era berean “Viaje por el país de las distancias” (Ibilaldia distantzietako herrialdean barrena) , oraingoz gidoi eta ikerketa mailan bakarrik dagoena.

DAVID CARO

Bartzelonan sortu zen 1980ko maiatzean, 16 urtetan “Komiki eta gidoia” ikasten hasi zen Bartzelonako Joso Komiki Eskolan. Honen ondorioz Ramón Llull Unibertsitatean Arte Elektroniko eta Diseinu Digitala ikastea erabaki zuen, baita Diseinu Grafikoa ere.

Zinema errealizazioari
buruzko ikasketa ere burutu zituen IDEP Eskolan.

Trebakuntza aldi honetan web diseinuko zenbait estudiotan jardun zuen eta Moon 2D Diseinu estudioa sortu, telebistako programa batzuetan lan egin eta jenero ezberdinetako ikus-entzunezko lan batzuk burutu zituen, besteak beste, Stopmotion.




Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.