 |
 |
Festival
Internacional de Títeres de Bilbao
 |
 |
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
1982an taularatu zen lehenagoz. Gertaera isolatu bat bezala
sortu zen.
Baina ondoko ekitaldietarako metatu zen dokumentuen biltze
lanarekin Bilboko Txotxongilo Dokumentategi txiki bat
osatu zen. |
Orain arte hogeita lau jardunaldi egin dira eta epe honetan
zenbaki hotzek erakusten dutenez, balantzea positiboa izan da
oso, bai kulturari dagokionez, bai beste arlo guztietan ere..
Jaialdiak ez du balio izan soilik Bilboren
izena nazioarte mailan ezagutarazteko -hori ez da gutxi, baina!-,
baizik eta distantzian eta kulturan hurbil nahiz urrun egon
daitezkeen beste herrialde batzuetako artea, tradizioa eta ideología
gure hiri honetara ekartzeko.
450.000tik gora ikuslek munduko txoko gustietatik etorritako
ia bostehun talderen lanak ikusi ahal izan dituzte. Haien obretan
barna hainbat eta hainbat teknika eta hizkuntzaz biziarazi dituzte
argumentu propio edo egokitu ugari; testu kalsikoak zein garaikideak;
abangoardiko dramatizazioak edo antzinako ohiturei peto-peto
jarraiki eginak;Testuko antzerkia edo isiltasun adierazkorra.
Den-dena sartu ahal izan da bertan, kale antzerkia barne. Edo
beste era bateko artelanak, zinemagintza, kasu (bai izari handiko
emanaldiak eta bai bideokoak).
Txotxongilo antzerki taldearik ospetsuenak igaro dira haren
eszenatokietatik, eta haren gerizpean erakusketak, hitzaldiak
eta mintegiak, kongresuak, antzerki forumak, tailerrak eta ikastaroak
sortu dira... Kultur mundu balioanitza, panpinen antzerki erakargarriaren
inguruan bilduta.
|
|
 |
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|