Bilboko XXIV. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (2005)


Urtero bezala, egun hauetan 2005. urteari dagokion Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia abian jartzekotan gaude.

Jaialdirako hautatu dugun goiburua:

"Txotxongiloak: Jolas gaitezen Itzalekin"

Aurtengo jailadia azaroaren 14tik 20ra bitartean izango da, eta honako eszenatokiak erabiliko dira: Ayala Antzokia, BilboRock Aretoa, El Carmen Aretoa eta Barrainkuako Kultur Etxea.

Hementxe aurreratzen dizkizuegu Jaialdiko Antzezkizunen Egitaraua.

TALDEAK eta LANAK
 
Pro-Ismo Cero
(Euskal Herria)
"Nori berea, Itsasoaren legea"
Euskeraz
Nori Berea, Itsasoaren Legea-k jatorrizko "guiñol" antzerkia berbizpen du, baita haren pertsonaia maitagarrienetariko bat, "Cristobita" ere.
Oinarri xume eta bakun bezain aberats honi gehitu dizkiogu gure projektuak eskatzen zituen ikusgarritasun, dinamismo,konplexutasun, umore eta ironia
Orquesta Kuraia-Alauda
(Euskal Herria-Gaztela eta Leon)
"La historia del Soldado"
Gaztelaniaz
Igor Stravinski eta Charles Ramuz-ek 1918an idatzi zuten lan hau, artean I. Mundu Gerra amaitu barik zegoela.
Protagonista Gizonaren arketipoa den Soldadua dugu, Patu aldaezinak baino gehiago bere grinek eta handinahiak astintzen eta galtzen dutena.
Musikaren handitasun eta balio artistikoak, hala nola testuaren gaurkotasunak bultzatu gaituzte berau taularatzera.
Dakarkizuegun proposamen honetan zuzenean jotako jatorrizko musika, narratzailea eta txotxongiloak ageri dira.
Títeres del bien te veo
(Argentina)
"Los sueños de Camilo"
Gaztelaniaz
Camilo "Vida", "Volar" eta "Amar" pantomimen protagonista dugu. Haien artean antzezleek komedia ekitaldi bat jokatzen dute non eta pertsonaia xelebre batek txotxongilo taldean sartu nahi baitu (hasiera batean txotxongilari bakar batek osatzen zuena) . Bizitza, amodioa, askatasuna … eta aurrez aurre hutsalkeria, handiusteak eta besteak menperatu nahia
Panta Rhei
(Euskal Herria)
"Alaia"
Euskeraz / Gaztelaniaz
Gizakiek sekretua ahaztu zuten. Umeek Argitasun Herrialdetik egindako bidaiaren sekretua. Gogoratzeko beharrezkoa da bihotz garbi baten begirada garbia, ume baten begirada. Ume izatea da bizipoza, edertasuna, konpartitzearen zoriontasuna ezagutzea. Sekretu horrek gordetzen duen altxorra agerian utziko dugu.
Gure heroia Alai da, bost urteko mutikoa. Bere urtebetetze-egunean, ospakizunaren alaitasunean murgilduta daudela, amama kezkatzen dituen galderak botatzen ditu: nola haziko naiz?, non egon nintzen jaio aurretik?
Azika Txotxongiloak
(Bayonne)
"Barne Iluna"
Euskeraz
Goiz batez, katixak etxe bat erosten du, jakin gabe nolako zepo izugarria kokatzen den barne ilunean. Oldar bizian, marota trufariek topatzen dituzte bi buru dituen mago eroa, notario bihurria, sorgin beldurgarria eta Katixa, irritik beldurrera punpaka ibilki dena!"
Theatre La Baraque
(Akitania)
"El cuento de la Isla desconocida"
Frantsesez / Gaztelaniaz
Jose Saramagoren testu batean oinarriturik (taldearen lan profesionala). Utopia, ametsa eta egia nahastekatzen dituen bidaia. Bertan mekanismo berezien bitartez erabilitako heroiek ezustean mugitzen dira ederto apaindutako lau koadrotan barrena.
Musikak eta itzalek espazioa betetzen dute, idazlearen hitzak ahalbait gehien errespetatu nahi dituen testua azpimarratuz
Teatro Pálpito
(Cuba)
"Con Ropa de Domingo"
Gaztelaniaz
"Con Ropa de domingo" ikuskizunaren eszenaratzea taldeko zuzendaria den Ariel Bouza-k prestatu du; testua Maikel Chávez-ena da eta antzezpena aurrekoek eta Xiomara Palacio-k burutzen dute. Istorioaren haria hainbatetan taularatu den Onelio Jorge Cardoso-ren ipuin xarmangarri batetik hartu dute ("Karramarro Hegalaria").
Richard Bradshaw
(Australia)
"Teatro de las Sombras
de Richard Bradshaw"

Testurik gabe
Ikuskizuna animalia eta pertsonaia bitxiei buruzko istorio labur batzuek osatzen dute.
Pertsonaia xarmangarri hauek ohiko istorio, kanta eta itzulinguru surrealistak dituzten txantxa arruntekin batera agertzen dira ikus entzuleei atsegin emateko asmoz sortuak denak.
Haren panpinak izaki bakun eta hauskorrak dira, baina egin ditzaketen eraldaketa ugariei esker jeinuzko narratzaile honek ilusioz beteriko mundu bat sor dezake pantaila txiki batean.
Antzezkizuna Ginol Taldea
(Euskal Herria)
"Pinotxo"
Euskeraz
Antzerki-lan hau 1883an, Fiorenzian, argitaratutako Carlo Collodiren "Le avventure di Pinocchio. Storia di un burattino" literatur-lanean oinarrituta dago. Egileek, asmorik hoberenaz, jatorrizko iturrira bueltatzen saiatu dira, era berean textoa txotxongilo mintzairera egokituz. Antzerki-lan hau txotxongilo edo eskularruko antzeztoki batean antzezten da. Akzioa leku ezberdinetan kokatzen da (egurrola, kalea, herri bideak, itsasoa, e.a.).
Tras La Puerta
(Asturias)
"3 Papeles"
Gaztelaniaz

"El Picapedrero" (Harri-jotzailea), handinahikeriaz eta botere goseaz hitz egiten digun Japoniako ipuin tradizionala.
"El pájaro de fuego" (Suzko txoria), Igor Stravinsky-k musika jarri zion ipuin ospetsua non eta kontatzen zaigun printze, printzesa eta enbarazu egiten dien ogroaren istorioa.
Eta, azkenik, "Abismos" (Leize-zuloak), Astor Piazzolla-ren "Adios Nanino"ren musikan oinarrituta idatzitako istorioa, egileak oso bertsi pertsonal eta berezia egiten duelarik.
Títeres Cachirulo
(Galizia)
"La piedra que arde"
Gaztelaniaz
Monte-Nébolako herrixka batean agure bakarti bat bizi da... Honela hasten da "A pedra arde" Eduardo Galeano-ren ipuina. Taldeak lantzen duen istorio honetan aguretxo bat misteriotsu samarra den Pedro eta inguruko mundua esploratu eta ezagutu nahi duen Miguel haurraren arteko adiskidantzaren berri ematen zaigu
Asvinenea
(Gipuzkoa)
"Farsantres"
Gaztelaniaz
Alfonso Zurro-k idatzitako hiru fartsa hauek ikus entzuleekin ahalik eta zuzenen komunikatzeko pentsatuta daude. Komikoek txirikordatu eta elkarri lotzen dituzten hiru fartsa. Bonba hau antzerkiak, txotxongiloek eta argi gezurteroek osatzen dute, nola ez da , bada, lehertuko! Bi tranpati, kosta ahala kosta hegan egin nahi duen gizon bat eta haren neskamea, aingeru bat eta deabrua... Hortaz, eta labur bilduz, erromantizismo apur bat, tema edo burugogortasun handia, umorea erruz eta ustelkeria...
Antzezkizuna Ginol Talde
(Euskal Herria)
"Josetxu eta Ortzadarra"
Euskeraz
Taldeak txotxongilo-antzerki honetan pertsonaiarik entzutetsuenak berreskuratu ditu: Josetxu, Mirentxu eta Peter.
Pertsonaiok hitz egiten edo mugitzen ikustean, haurrak, edozein kasutan ere, liluratuta geratzen dira. Txurrodun txotxongilo-antzerki bikaina, eta arlo horretan oso-osorik euskaraz egin den lan bakarrenetakoa dugu.
Libélula Teatro
(Gaztela eta Leon)
"El Paladín de Francia"
Gaztelaniaz
Reinaldo zaldun kristaua, Gano gizatxarrak engainaturik, bere dama bertan behera utzi eta gaztelutik irtengo da ibilaldi eta abenturen bila.
Gano traidore zital doilorrak kristauen gotorlekuko ateak zabaltzen dizkie mairu inbaditzaileei eta hauek Frantziako Paladinaren dama den Blancaflor bahitu egingo dute.
Urluberlú-k, Laku urdineko aztiak, ohartarazirik, Reinaldo, bere armada lagun, neska askatzera abiatuko da. Itsas ekaitzak, baso itzaltsuak, basapiztiak, dragoiak eta batailak.

Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.