OMENALDIA
“AMETSEN BIDEAN SORGINAK” |
Eguna
eta ordua: Urriaren 18tik Azaroaren
30era. – 9´00etatik 21´00etara
Bilboko Nazioarteko XVIII. Txotxongilo
Jaialdiaren barnean, erakusketa hau
dagoeneko gure artean ez diren bi euskal
sortzaile handiren omenez egin nahi
izan dugu: Estefanía Erro Mendiburu
eta Mikel Diez Bravo. Bertan agertzen
den bildumak txotxongiloen munduan egin
zuten ibilbide luzea erakusten du, manipulatze
teknikak, kaleak girotzeko antzerkia,
aretoko antzerkia eta telebistakoa,
“SORGINAK” lana eta Zugarramurdiko
Txotxongilo Areto Egonkorra barne daudelarik. |
ARGITALPENAK
“CUADERNO DE VIAJE” JESÚS
ATIENZA |
| Idazle
eta argazkilari honek “eguneroko”
moduan aurkezten dizkigu hiru errefuxiatu-eremuetara
egindako bidaietan zanbait txerpolarik
bizi izan dituzten gorabeherak. Hauetako
bi Jugoeslavia ohian izaten dira eta
hirugarrena Frente Polisarioaren tindouf-eko
eremuan, Sahara aldean. |
ARGITALPENAK
“LA REPÚBLICA DEL CABALLO
MUERTO” ROBERTO ESPINA |
| Argentinako
aktore, txerpolari eta teatroegilea.
Lan hau, atal bakar batean egitaraturik,
zenbait eszenaldik osaturik dago. Pertsonaia
nagusi baten bakarrizketek lotzen dituzte
elkarri. Hauetan errepublika xelebre
bateko bizilagunen gorabeherak kontatzen
dizkigu. |
ARGITALPENAK
“GUIÑOL PARA VENDEDORES”
ISABEL TEJERINA, NATIVIDAD ALCALDE |
| Lan
honetan erakusten digute zer-nolako
aukerak eskaintzen dituen txotxongilo
antzerkiak irakasbide gisa enpresako
trebekuntza eta konbentzioetarako. |
ARGITALPENAK “ENKARNI GENUA”
Y “ALBERTO CEBREIRO” |
“Enkarni
Genua”. Txotxongilolaria Txotxongilo
Taldean (Gipuzkoa). Herri kondaria eta
kanten egoitzapenak burutzen ditu. Liburu
honetan “Erreka Mari”, “Ipurtargi”
eta “Chócala – la
historia de Mari Kris” ipuinak
aurkezten dizkigu.
“Alberto Cebreiro”. “Los
duendes” taldeko zuzendariak lau
lan aurkezten dizkigu. “Los juguetes
del Rey Mago”, “El caracol
Manolón”, “La tienda
del mono Cachirulo” eta “Un
regalo muy pesado”. |
“EUSKAL
HERRIKO TALDEEN ANTZEZPEN –
ESZENALDIAK” |
| Jaialdi
honen barnean Euskal Herriko zenbait
taldek azken hamarkadan burututako lanen
laginak erakutsiko dira. |