ERAKUSKETA |
| Historia
eta tradizioa (ekialdeko marionetak,
txotxongilo tradizionalak, artearen
komedia). Gaur eguneko marioneta. Eszenako
materialak. . Flip
eta Roby italiar txotxongilolariak. |
ARGITALPENA:
ARAGOIKO BIDEETAN KONTATU ZIREN IPUINAK |
| Javier
Villafañe-ren “Aragoiko
bideetan kontatu ziren ipuinak”
liburuaren aurkezpena. haurrek idatzitako
50.000tik gora ipuin, txotxongilolari
honek bilduak Aragoiko lurraldean barrena
lau urteetan egindako ibilaldi luzean. |
ARGITALPENA:
TXOTXONGILO ANTZERKIARI BURUZKO GOGOETAK |
| “Txotxongilo
Antzerkiari Buruzko Gogoetak”
Varsoviako Antzertzi eskolan irakasle
den Henryck Jurkowsky-k
egina da. Jurkowsky
antzerkiaren historian aditua da, baita
herri artean eta semiotikan jakituna
ere. |
ARGITALPENA:
TXOTXONGILO ETA MARIONETEN III, URTEKARIA
1991-1992 |
| Informazioa
eta biltzen duen liburu hau aurreko
urtekarietan (87-88 eta 89-90) agertzen
ziren datuak eta dokumentazioa osabetetzera
dator |
ARGITALPENA:
PUCK ALDIZKARIA |
| Gazteleraz
kaleratutako lehen zenbaki hau “Abangoardia
eta txotxongiloa”ri eskainia da.
Aurkezpena Aldizkariko, Frantziako
Txotxongiloaren Nazioarteko Erakundeko
eta Txotxongilogintzako Goi
Eskolako (Charleville-Mezieres)
zuzendaria den Margareta Nicolescu-k
egin zuen. |
ARTISAUTZA
AZOKA |
| Bilboko
Artisautza Azokak urtero eskaitzen duen
esparrua eta aukera baliatu zituen IX.
Jaialdiak txotxongiloaren artisauek
beren lanak erakutsi eta bi etxolatan
saldu ahal zitzaten. Bertan, besteak
beste, Euskal Inauteriko panpinak eta
XVIII. Eta XIX. Mendeetako portzelana
bilduma bikaina erakutsi zituzten. |
HITZALDIA:
TXOTXONGILOA ETA TERAPIA |
| “Txotxongiloa
bere ohiko egitekoetatik zeregin terapeutikora”
eta “Erabilia izatetik erabiltzaile
izatera pasatzea” Colette
Duflot psikologia doktoreak
eta Madeleine Lions-ek
eskainia. |