Francisco Porras. Txotxongilolari baten ametsak

Arratsalde bat Madrileko parke batean, eta txotxongilo batzuei eskua ematean hunkitzen den haur bat, bidaiatu, amets egingo zuena …

Txotxongiloen atzean ezkutatzen den eskua Francisco Porras-ena dugu. Inora-ere-ez bidaiatzen ari zela, munduan barrena ibiltzearekin egin zuen amets, eta plazan bertan behera lagaturik, bakardaderik garratzena sentitu zuen. Ez zuen inoiz ulertu zergatik gehien maite zuenak, bere amak, igoarazi zuen egun hartan zurezko tren batean ezagutzen ez zituen parajeak korritzeko; gero geltokitik irten eta eskutik helduta, plaza batera eraman eta bertan utziko zuen jolasean…


Hartzaroa gogora zekarrenean begi unatuak malkoz betetzen zitzaizkion Franciskori. Bakardade eta desanparo-sentsazio hark ahotsa urratzen zion. Baina txotxongiloaren bitartez Francisco helduak haurrekin, xalotasunarekin, grinarekin harremanetan sartzeko bide bat aurkitu zuen.

Zer egin dut nik, gero? Galdetzen zuen behin eta berriro kontakizuna eta Erretiroko bere txotxongilo antzoki kuttuna elkarrekin nahasiaz. Panpinez eta berauek adierazteko aukera ematen zion istorio eta kontakizunez maitemindurik, Franciscok etengabe azpimarratu nahi izaten zuen nolako garrantzia zeukan txotxongiloak haurrentzat; txotxongilo antzerkia omentzeko hitz ederrak idatzi zituzten gizon handiak gogora ekarri eta ezagutu zituen txotxongilolari ospetsuak, pertsonaiak, eta lagunak aipatu ohi zituen, baita administrazioarekin izandako ika-mikak ere. ..

Zer egin dut nik, gero? Francisco, Zuk maite egin duzu. Batzuek maite zintuzten. Askok akaso ez zintuzten gehiegi ulertu.


Amets egin zenuen txotxongilolari handia izango zinela eta parke batean ezkutatu zinen, zure Erretiroan, hain juxtu. Munduan barrena bidaiatu zenuen panpinak eta jendeak ezagutzeko asmoz, eta posta seiluek eraman zintuzten oinek ezin eraman zintzaketen lekuetaraino. Herrialde guztietako txotxongilolariei gutun anitz idatzi zenizkien eta “Títere” izeneko zure aldizkari txikiarekin munduko bazter guztietara iritsi zinen.

Haren grina neurriz gainekoa zen eta egun batez, ez bat eta ez bi, erabaki bat hartu zuen: “Ene parke maite honetan xotxongilo antzoki bat eraikiaraziko dut edo, bestela, bizia galduko saialdian…”

Hartara, ametsez beteriko hainbat arratsalde eder utzi zizkigun haur eta helduei. Baina haren grina hartarik txotxongiloen historia biltzen duen “Titelles. Teatro Popular” izeneko argitalpena, ikerkuntza, maskarak eta txotxongiloak inprimaturik dakartzaten seiluak ere geratu zaizkigu. Halaber, Lorcak Txotxongilo antzerkirako idatzi eta galtzekotan zeuden lanak berreskuratu eta zabaldu zituen, Falla eta Garcia Lorcaren adiskidantzaren berri eman zuelarik -15 urtetik gora beharko zituen “Los títeres de Falla y de García Lorca” deritzon liburua argitara ziezaioten-; helduentzako txotxongilo jaialdiak antolatzen aitzindari izan zen, bere parkean txotxongilo areto egonkor bat egitea lortu, etab.

Mila esker anitz, Francisco

Concha de la Casa

Bilbao, 1998


Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.