Bilboko Txotxongilo Dokumentategia - Pantzerki erakundearen helburu nagusia txotxongiloaren mundua, antzerkigintzan partikularzki eta kultur mailan orokorrean, dagokion lekura jasotzea da.

Bada, halaber, ikertu eta sakontzeko gune bat, baita hainbat arloren arteko lokarria ere, besteak beste, antzez taldeak, erakunde publikoak eta pribatuak, artisauak, programatzaileak eta ikerlariak, elkarri uztartzen dituena. Eta hau guztia, oroimen historikoa eta tradizioak gordetzeko orduan daukan paper garrantzitsua ahaztu barik.

BTD- Pantzerkiren inaugurazio ofiziala bere egoera berrian1997ko martxoaren 26an burutuko zen arren, haren benetako sorrera 15 urte lehenagokoa da, Orduan eman baitzitzaion benetan hasiera Bilboko El Carmen aretoan Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiari.

Harrezkero beste hogeita lau aldiz burutu da jaialdi hau eta ber denboran Bilboko Txotxongilo Dokumentategia ere, sortu zen, haren ospea pixkanaka- pixkanaka mundu osoan zehar zabalduz joan delarik. Denbora honetan guztian helburu ezberdinetako jarduera sail izugarri handia zabaldu da:

· . Haren xedeetako bat, haren protagonista panpina dela ahaztu gabe, txotxongilo antzerkia jostailu bat ez baina beste guztiek bezainbateko duintasuna duen eta antzina-antzinakoa den antzerki mota bat dela ikuslegoari adieraztea izan da.

· . Bestalde, ahalegin handiak burutu dira gehienbat diziplinartekotasuna ezaugarri nagusitzat duen sektore honetako kideen artean komunikazioa erraztu eta areagotzeko. Feria, Jaialdi, Erakusketa eta Argitarapenen bidez Bilboko Txotxongilo Dokumentotegiak txotxongilogintzan dihardutenen arteko lokarria izan da.

Bilboko Txotxongilo Dokumentategia ez da ezereretik sortu den proiektu huts bat: Bilbori munduko antzerkigintzan oro har leku berezia eman dion lan luzearen ondorioa dugu. Egun jendeak, panpinen antzerkiaz mintzo delarik, gure hiriburua ekidinezinezko erreferentzia puntutzat izan behar du; gainera BTD - Pantzerki dokumentategia ospetsuenetakoa dugu nazioarte mailan eta Espainiako estatu osoan ez dago haren ezaugarriak dituenik. Europan diren beste bosten parte izanik, 1990ean Latin Amerikako Dokumentazio Zentroen Federazioko lehendakariordetza eskuratu zuen eta harrezkeroztik horretan dihardu.

Hemen gure zentroko atal nagusien aurkezpen interaktiboa jaitsi dezakezu.


Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.