 |
Badira
lagun batzuk, arrazoi desberdinak direla kausa, gure bihotzean bizirik
irautea merezi dutenak. Apurka-apurka joango gara atal hau osatuz
antzerkigintza eta zentro honekin loturiko itzal handiko pertsonekin.
Izan ere, haiei esker une goxoak pasatu ditugu iraganean eta haien
lanari den-denok begirunea eta maitasuna zor diegula uste dugu.
Jacques Felix izango da lehena. Mundu mailan ezaguna
den gizon hau gurekin egon zen Bilboko Jaialdiaren bigarren urteurrenean
eta hainbatetan lagundu eta adore eman zigun. Beti hartu zituen
ondo berak 40 urte eta gehiagotan zuzendu zituen erakundeetan gomendatu
genizkion pertsona guztiak. 2006ko urtarrilaren 6an joan zitzaigun,
gure 25. urteurrena ospatzen ari garen honetan, hain zuzen ere;
eta honek berarekin bizi izandako uneak dakarzkigu gogora. Berriko
Javier Villafañarena gehitu dugu eta luze gabe erantsiko
diegu egin ditugun omenaldi guztiak baita egingo ditugunak ere. |
 |