 |
Jacques
Felix., 2006ko urtarrilaren 6a.
Berari dagokion meritua ez da nolanahikoa. Izan ere, jo eta su aritu
da etengabe lanean txotxongilo antzerkia berreskuratzeko asmoz (eta
gerraostean ez da berarena adinako lanik egin), bere jaioterria
den Frantzian lehenik eta Europan eta mundu osoan gero.
|
 |
 |
Berak
paregabe zuzendu eta adoretu duen UNIMAren (Txotxongiloen Nazioarteko
Batasuna) fundazioko kontzeptuek eskatzen dute elkar ulertze eta
laguntza handiagoa hizkuntz eta kultur mugen gainetik eta horixe
da Jacques Felix-ek bizikien bultzatu eta defendatu
duena. Hamarkada bakan batzuetan, haren bulkada eta merituei esker,
Charleville-Mezieres Txotxongilo Antzerkiaren ikurrik garrantzitsuena
bilakatu da, era horretan Utopia gautzatzea lortu duelarik. Charleville-n
Txotxongiloen Nazioarteko Erakundea dago, ESNAM (Arteen Akademia),
Nazioarteko Mundu Jaialdia, mundu osoan jende gehien erakartzen
duen eta, halaber, jendeak gehien maite duen mota honetako ekitaldia.
Frantziako Ardenetan dagoen hiri honetan behin izan denak ezin izango
du jadanik burutik bere hiri propioa baino errazago kendu.
Etorkizunari begira, Jacques-ek jakin izan du beti zabalik gordetzen
nazioarteko zerumuga eta Txotxongilo Antzerkiaren arte muga. Bere
jarrera honen ondorioz esan daiteke neurri handi batean gaur egun
Txotxongilo Antzerkiak Arte autonomoa izan
|
behar duelako kontzientzia finkatu dela: bere idiosinkrasia eta
hizkuntza propioa, arauak, errepertorioa eta abar dituena.
Haren ondoan gutxi-asko lan egin edo bizi izan den edonor ezagutu
ahal izango, dudarik gabe, haren intuizioa, sena eta izaera zabal
eta ulerkorra, haren adiskidantza-isuria, haren zorroztasuna eta
zehaztasuna puntu orotan, haren ironia zaletasun fin eta zolia,
betiere eraldatzilea.
Amets baten erdian lo zegoela hil zen.
Txotxongilolari lagun guztiok segitzen dugu Txotxongiloak eta Gizakia
gaitzat zituen haren amets handia burutu nahian
|
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|