 |

"Gauez
heldu zinen, trenez, eta hasieran, edadeko gizona zinenez, zure
ongizateak kezkatu ninduen gehien. Baina zu ezagutu eta minutu
gutxitara denok gintuzun liluraturik, bentzuturik zure adore
eta kemenaz.
1983ko abenduan zure barreneko poeta txerpolariaren jakinnahiak
bultzatu zintuen Bilboko kaleetan zehar Unamunoren jaiotetxearen
bila eta euskaldunen Museora era bai, herri honen sustraien
xerka.
Zeure ixtorio eta kontu gaziak esan zenizkion Miserikordia etxeko
jende zaharrari eta Gurutzetako haurrak ere izan ziren zure
magiaren lekuko. Zure txotxongiloekin, zure ipuinekin, zure
elezaharrekin poza banatu zenuen erruz huri honetako haur eta
helduen artean.
Zorionekoa izan nintzen atzerrian biok ohoreak eta sariak erdibanatu
genituenean; pozgarria izan zitzaidan, halaber, zure bizi-filosofia
ikastea, zure ahots gozoa, zure begiak zerua bezain urdinak,
zure begitarte eder argia gogoan gordetzea.
Javier ez dakit noiz ikusiko zaitudan berriro, baina ziur naiz
kapelan luma bat zeraman anderearen ipuina kontatuko didazula
eta orduan ere, beste askotan bezalaxe, irri eta amets eginaraziko
didazula... "
|
| |
|
 |
|
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|