Talde edo txotxongilolarien biografiak


ANTZEZKIZUNA 25 URTE
"Nola izan txotxongilari Euskal Herrian saioan hil barik"


Prezioa: 6 Euro/b.
Egoera: Berri / Erabiltzeko
Argitaratzailea:C.D.T.B. 2005. 56 orr. Euskaraz/Gaztelaniaz. Irudiak Kolorez
Zuzendaritza: Concha de la Casa. Egilea: Antoine Bastero.
Itzulpena: Luis Gutiérrez

Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Zentroak Atzezkizuna Guiñol Taldeak 25 urtez burutu duen lanaren inguruko aipamen interesgarri bat egin du. Errepertorio oso-osoa agertzeaz gain, argitalpen honek esukal talde honekin zerikusia duten argazkiak, afixak eta datuak eskaintzen ditu.
Concha de la Casak zuzendutako lan honek taldeko zuzendaria den Antoine Basteroren bizipenak ederki jasotzen ditu, txotxongiloen abenturan buru-belarri sartu aurretik.
Liburu honetan, gainera, txotxongilolari trebe honek aholku praktiko pilo ederra eskaintzen digu txotxongilogintzan hasi nahi duten gazteen lagungarri.



BIHAR TXOTXONGILO TALDEA
"25 Urte Txotxongiloekin"


Prezioa: 12 Euro/b.
Egoera: Berri / Erabiltzeko
Argitaratzailea:C.D.T.B. , F. I.T. de Tolosa, F.I.T. de Sestao eta BIHAR
2004. 80 orr. Euskaraz/Gaztelaniaz. Irudiak Z/B eta kolorez
Zuzendaritza eta testuak: Felipe Garduño Hernández. Itzulpena: Iñigo Garduño

Argitalpen honekin BIHAR taldeak zer egin duen bere antzerki bide luzean jakinarazi nahi diogu jendeari. Denbora emankor honetan, taldeak eskularruko eta hagaxkako txotxongiloak abiapuntutzat harturik, teknikak oro garatu ditu, zenbaitetan autodidakta gisa, eta besteetan izen handiagoko irakasleengandik ikastaroak jasorik. Orrialde hauetan irakurleak taldeak egindako bidearen berri izango du, haren bilakaera urtez urte, pausoz pauso eta obraz obra segituko duelarik.


KUKUBILTXO
" 25 URTEKO HISTORIA EUSKAL HERRIAN"


Prezioa: 6 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea: C.D.T.B. 2002. 48 orr. Euskaraz/Gaztelaniaz.Irudiak Kolorez
Zuzendaritza: Concha de la Casa. Testuak: Idoia Aguirre.
Itzulpena: Luis Miguel Sainz

Ibilaldi bat haren ibilbide, trebakuntza eta bilakaeran barrena, bai pertsona gisa, bai teknika mailan, egin duten arte ekoizpen handi osoari zehatz-mehatz negiraturik. Euskaraz eta erdaraz argitaratu den liburu honekin amaiera ematen zaio Bilboko XXI. Nazioarteko Txotxongilo jaialdian 2002. urtean talde honi egin zitzaion omenaldi hura.


AMETSEN BIDEAN
SORGINAK



Prezioa: 4 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea:C.D.T.B. 1999. 33 orr. Euskaraz/Gaztelaniaz. Irudiak Kolorez
Zuzendaritza eta testuak: Concha de la Casa eta Iñaki Mata.
Itzulpena: Luis Gutiérrez

Liburu hau jadanik desagertu diren bi euskal txotxongilolari handiri (Mikel Diez Bravo eta Estefanía Erro) egindako omenaldia dugu. Haien biografien berri ematez gain, argitalpen honek bi sortzaile hauek burututako lan zorrotz eta berriztatzailea aurkezten digu, Kukubiltxo taldearekin egindako lehen lanekin hasi, ETBko "Txoko Latex" saiorako egin zituzten giñol panpinekin jarraituz eta , azkenik, Zugarramurdiko Txotxongilo Areto Egonkorrerako sortu zuten "Sorginak" eskainiz. Amaitzeko liburuak badakar baita ere Mikel Diez Bravoren "El Pirata Insolidario" ipuin argitaragabea.


TXOTXONGILOA
FRANCISCO PORRAS-i EGINDAKO OMENALDIA



Prezioa: 12 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea:CDTB-Pantzerkiren argitalpena T. Arbolé, T. de Automatas eta Haurrentzako F. E. de T. antzerki taldeak lagun
2000. 166 orr. Gaztelaniaz. Irudiak Z/B
Zuzendaritza: Esteban Villarocha e Iñaki Juárez.
Recopilación de artículos de Francisco Porras.

Argitalpen honek "El titiritero del Retiro" (Erretiro parkeko txotxongilolaria) ezizenaz ezaguturiko pertsonaia paregabe honen bizitza eta lanak erakusten dizkigu. Argitalpenak txotxongilolariak "Títere" aldizkarian argitaratutako hainbat artikulu dakar, umorezko eszena, pasadizo, prentsa-ebakin eta haren inguruko lagunen iruzkinekin batera. Hori guzti hori antzerkigintza zabaltzeko haren irakaspenak ahaztu barik, egileak darabiltzan teknika eta antzerki sinpleak erabiliz
Realice aquí su pedido
 

Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.