Urtekariak Espainia eta Latinoamerikako izen-zerrendak


TXOTXONGILO ANTZERKIA LATINOAMERIKAN 2001


Prezioa: 10 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea:C.D.T.B. 2001. 416 orr. Gaztelaniaz. Irudiak Z/B eta kolorez
Zuzendaritza eta Ikerketa: Concha de la Casa

Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Guneak
Latinoamerikako txotxongilo taldeen inguruko urtekari honen hirugarren argitalpena aurkezten du. Liburu honek hogei herrialderi buruzko informazioa biltzen du, 500 bat talde aurkeztuz, beti ere herrialde bakoitzeko ospetsuen eta punta-puntakoak, gutxi gorabehera 1000 bat eszena-muntaiaren gaineko aipamenekin batera. Gainera badira Txotxongilo Antzerkiarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko artikuluak, baita teatrogintza honetan lanean diharduten pertsona eta talde izenen zerrenda luze eta zehatzak ere.



TXOTXONGILOEN ANTZERKIA HISPANOAMERIKAN 1.995



Prezioa: 10 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea:C.D.T.B. 1995.
731 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa

CDTB.Pantzerkik 1990ean buruturiko ikerketaren bigarren edizio gaurkotua.Liburu honek Txotxongilo Antzerkian diharduten Espainia eta Latinoamerikako 600 talde baino gehiagoren 3.000tik gora datu -helbidea, telefonoa, faxa, zuzendaria, taldearen historia, errepertorioa eta azken muntaiak- biltzen ditu. Era berean haurrentzako teatroarekin zerikusia duten pertsonen, helbideen eta abarren helbideak agertzen dira, baita hainbat herrialdetako egile, zuzendari eta besteren zerrenda bat. Badira, halaber, Teatroan berezitutako eta Latinoamerikan argitaratutako aldizkarien fitxa osoak.


TXOTXONGILO ETA MARIONETEN URTEKARIA 1991-92




Egoera: Agortua
Edita: C.D.T.B. 1991
280 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa: Concha de la Casa

Urtekari honen hirugarren argitalpena, informazioa bildu eta ematen duena. Aurreko bi urtekarietan (87-88 eta 89-90). bildutako datuak eta dokumentazioa osatzera dator. Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Gunearen argitalpen honek Espainiako Estatuan lanean diharduten txotxongilo talde guztien gaineko informazioa biltzen du, haien azken muntaiak, azken urteotako errepertorio zabala eta nazioarteko museo eta erakundeen izen zerrenda eskaintzen dituelarik.



TXOTXONGILOA LATINOAMERIKAN: PANORAMIKA - 1990


Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1990
533 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa
Colaboración destacada: Marilí Yarritu

Latinoamerikako Txotxongilo Antzerkiaren inguruko lehen bilduma.
500 orrialdetik gora dituen liburu honek herrialde bakoitzeko txotxongilo antzerkiaren jarduera jasotzen du, bertan talde guztien eta berauen ikuskizunen, jaialdien, erakundeen, eskolen argitalpenen, aretoen eta abarren zerrenda zehatza dagoela. Izan ere, haren asmoa Latinoamerikako txotxongiloen garapena lagundu eta mundu osoan zehar zabaltzea da.



EUSKAL HERRIKO ANTZERKIGINTZAREN URTEKARIA 1989-1990




Egoera: Agortua
Argitaratzailea: CDTB-pantzerkik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz, argitaratua
Euskaraz/Frantsesez/Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa eta Maite Puignau

Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Guneak parte hartu zuen bere dokumentazio funtsekin Euskadiko Teatroari buruzko lehen gidaliburu praktiko honen sorreran. Haren helburua zen tresna egoki bat izatea Euskal Herriko Edozein laguni informazio zehatza emate aldera.



TXOTXONGILO ETA MARIONETEN URTEKARIA 1989



Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1988
236 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa

Espainiako Estatuko Panpinen Antzerkian diharduten taldeen erreferentziadun gidaliburu honen bigarren argitalpen eguneratua. Erkidego guztietako txotxongilolarien obra eta lanak oro biltzen ditu, artisauak, jaialdiak, aretoak, argitalpenak eta eskolak eta institutuak, baita Europan daudekeen helbide interesgarriak ere..



TXOTXONGILO ETA MARIONETEN URTEKARIA 1987




Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1987. 220
Gaztelaniaz.
IIrudiak Z/B
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa

Espainiako Estatuan buruturiko lehen bilduma Txotxongilo eta Marioneten Antzerkiari buruz. Hainbat talde eta muntaiaren inguruan Francisco Porras-ek jasotako informazioan, Txirlora Elkarteko artxiboetan bildutakoan eta UNIMAko bazkideek bidalitako materialean oinarriturik dago. Egileak, lehenengo aldiz estatuan, jardunean dauden taldeen gaineko informazio osoa eskaintzen du, haien datuak, non dauden eta beraien historia. Era berean txotxongiloen munduari eta beraren profesionalei buruzko informazio zehatzak dakartza (aretoak, jaialdiak, argitalpenak, bildumak, etab.).



TXOTXONGILOAK EUSKADIN

"Anuario 1984"



Egoera: Agortua
Argitaratzailea: A. Txirlora. 1984.
66 orr
Euskaraz/Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B eta kolorez
Zuzendaritza eta Ikerketa:Concha de la Casa

Euskal Herrian txotxongiloen munduari eskaini zitzaion gai bakarreko lehen urtekaria.
Bilboko Udalak (Gazteriaren Arloak), 1984. urte honetan Euskadiko Urteko Txotxongilo Erakustaldiak aukera ezin hobea eman zuen arlo honetan alde guztietatik egiten ari zen oro bildu ahal izateko. Bide batez, txotxongilogintzan ziharduten artista guztiei beren burua ezagutarazteko parada eman zitzaien baita txotxongiloeiko zaletasuna piztu eta zabalduko zelako esperantza ere..

Realice aquí su pedido

Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.