 |
 |
|
HAUR
ANTZERKIGINTZAREN LEHIAKETA IBEROAMERIKARRA
Bilboko Txotxongilo
Dokumentazio guneak eta Iberoamerikako Sorkuntza eta Ikerkuntzarako
Komiteak deituriko haur antzerkigintzaren lehiaketa honek proposamen
interesgarriak sustatzen ditu umeek gozatzea merezi duten arte
hau berriztatzen laguntzen duten lan berriak sor daitezen. Besteak
beste, sinplekeria hutsean erortzen ez diren berrikuntza formalak
bilatzen dira.
|
 |
 |
 |
HAUR ANTZERKIGINTZAREN IV. LEHIAKETA
IBEROAMERIKARRA
Prezioa: 7 Euro/b.
Egoera: Disponible
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1997
102 orr
Gaztelaniaz.
Z/B
Zuzendaritza: C. de la Casa
Egilea: Emilio Alejandro
Zacchigna, Luis Araujo,
Karla Barro e Iván Ríos
Zapata |
Emilio Alejandro Zacchigna-ren (Argentina),
"Despimplote y el país de los sueños"
lana txotxongilo eta aktoreentzako ikuskizuna dugu; denbora
eta ametsak ditu ardatz, umore onez eta ikusleei zuzendutako
galderez gatz-ozpindua. Eta epaimahia aipatutako hirurak
hauexek dira: Luis Araujoren (Espainia)
"Las aventuras y andanzas del Aurelio y la Constanza"
Mediterraneoan gertatzen den aktore-txotxongiloen lana
dugu eta itsas lapurren istorioetara eramango gaitu irudimenaren
bideetan barrena; Karla Barro-ren (Espainia
- Kuba) "Aventuras del viejo Guiñol"
obran txotxongilo zaharra ikusleekin batera aritzen da,
gauzen "egiazko" balioa erakusten saiatzen delarik;
eta Iván Ríos Zapata-ren
(Kolonbia),"Doña Pánfaga: la bruja
esdrújula", lanean bertsoz idatzitako gidoi
esdrujuloak ezusteren bat edo beste ekarriko digu.
|
 |
|
 |
 |
HAUR ANTZERKIGINTZAREN
III. LEHIAKETA IBEROAMERIKARRA
Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1995
138 orr
Gaztelaniaz.
Z/B
Zuzendaritza: C. de la Casa
Egilea: Eduardo Quiles,
Alejandro Pablo Robinos, Ana
María Alvarado eta Freddy Artiles |
Eduardo Quiles valentziarraren (Espainia)
lan sarituak "Trotapesquis" du izena eta opera
talde baten historia kontatzen digu. Divoek, flauta eta
klarinete joleek ihes egingo dute. Papanatti deritzon
enpresaria ahaleginduko da Trotapesquis-ek topa ditzan.
Eta ohorezko hiru aipamenak hauexek izan ziren: Argentinako
Alejandro Pablo Robinos-en "La Hija
del Capitán Aníbal"ek errima darabil
eta "galdutako" hitz baten bilatze gorabeheratsua
kontatzen digu. Ana María Alvarado-ren
"El Detective y la Niña Sonámbula"
izeneko lanean zinema giroko argudio berean detektibeen
suspentsea eta maitagarrien ipuinik ederrena batzen dira.
Eta "La Explosión", Freddy Artiles
kubatarraren obran - haurrei barik gaztetxoei zuzendua-
bidegabekeriaz beteriko mundu batean Jainkoaren epaiak
indarrean ote dauden eztabaidatzen da.
|
 |
|
 |
 |
HAUR ANTZERKIGINTZAREN II. LEHIAKETA
IBEROAMERIKARRA
Egoera:
Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B.
1995
128 orr
Gaztelaniaz.
Z/B
Zuzendaritza: C. de la Casa
Egilea: Irene
Viñals Guzmán,
Aldo Tulián, Pablo Vergne eta
Marina Deza |
Irene Viñals Guzmán-en
(Espainia-Argentina) "Tónico Tunante"
lan irabazlea Erdi Aroko balada edo erromantze bat dugu,
bertan bi zaldun dama baten amodioa erdietsi beharrez
lehiatzen direlarik; eta epaimahaiaren hiru ohorezko aipamenak
honakoak: Aldo Tulián-en (Argentina)
"Titiribamba"; eszenaratze honetan hitzen ordez
kurrinkak, eztarriko zaratak eta keinuak erabiltzen dira;
Pablo Vergne-ren (Argentina) "Cirilinda",
Italo Calvino-k jasotako elezahar batean
oinarriturik; eta, azkenik, Marina Deza-ren
(Argentina) "Vení, Viajemos Juntos" izeneko
ikuskizuna non eta ikusleei trenez fantasiaren munduan
barrena bidaiatzera gonbidatzen zaien.
|
 |
|
 |
 |
HAUR
ANTZERKIGINTZAREN I. LEHIAKETA IBEROAMERIKARRA
Egoera:
Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1993
112 orr
Gaztelaniaz.
Z/B
Zuzendaritza:
C. de la Casa
Egilea: Vicente Leal Galbis,
María Inés Falcón, Henry
Díaz Vargas eta Adriana Alarco
|
Vicente Leal Galbis espainiarraren lan
irabazleak, "A la Paz de Dios" izenekoak, Tin
Tin pertsonaia ezaguna hartzen du abiapuntutzat eta hartaz
baliaturik hezkuntza tradizionalaren arketipo batzuk birplanteatzen
ditu. Hiru aipamen bereziak hauexek izan ziren:
María Inés Falcón-en (Argentina)
"Hasta el Domingo", gurasoak banandu osteko
umeen munduan xamur, xalo eta ironiaz barneratzen dena;
Henry Díaz Vargas kolonbiarraren
"El Salto y las Voces", antzerkigintzaren bizitza
eta heriotzaren inguruko poesia eszenikoa adierazten duena;
eta Adriana Alarco-ren (Peru), "Aventuras
en la Antártida", oso testu interesgarria
ingurumenaren kontserbazioaren gainean.
|
 |
|
BESTE
ARGITALPEN BATZUK:
|
 |
 |
 |
HAURRENTZAKO TXOTXONGILOAK, HELDUENTZAKO
TXOTXONGILOAK: IBILALDI BIZI BAT / D. CAMILO DE VILLABASO-REN
AMODIO EZINEZKOAK
Prezioa:
3 Euro/b.
Egoera: Erabiltzeko
Argitaratzailea: C.D.T.B. 2002
48 orr
Gastelanaiz.
Z/B
"Un Paseo Animado" Egilea:
: Concha de la Casa y Luis Melendo.
"Los Imposibles Amores..." Egilea:
: Concha de la Casa y Kepa gallego.
|
Bilboko Hiria sortu zetenik 700. urteurrena ospatzen zelarik,
liburu honetan jasoak diren bi muntaia aurkeztu ziren.
Hartara, aipatu ospakizunean parte hartzeaz gainera, bi
testu hauek Txotxongilo Antzerkiaren sailean haur eta
helduentzat argitaratutako liburu kopuruari erantsi zaizkie.
Zentro honen beste liburu bat zabalkundea bultzatzeko
asmotan.
|
 |
|
|
|
 |
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|