 |
 |
|
 |
 |
TXOTXONGILO ANTZERKIARI BURUZKO
HAUSNARKETAK
Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1990
124 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza-Gaztelaniaz: C. de la Casa
Egilea: Henryk Jurkowski
(Polonia).
Itzulpena: Marilí Yarritu |
Henryk Jurkowski antropologoa espezialista handienetako
bat da panpinen antzerkigintzan. Herri artegintzan eta
semiotikan aditua, antzerki kritikaria, itzultzaile eta
"Txotxongilo Antzerkiaren Historia Europan"
izeneko hiru liburukiko lanaren idazlea dugun Jurkowski-k
bere obra honetan txotxongilo antzerkiaren alderdi guztiak
islatu ditu, hala nola haren lengoaia berezia eta literatura
zein arte plastikoekin izan duen lotura, baita estatuko
botere eta are erotismoarekiko uztardurak ere.
|
 |
|
 |
 |
ESTETIKA BAT TXOTXONGILO ANTZERKIRAKO
Egoera: Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1988
100 orr
Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Zuzendaritza-Gaztelaniaz: C.
de la Casa
Egilea: Michael Meschke
(Suecia).
Itzulpena: Marina Torres de Uriz |
Michael Meschke egileak berak onartu
duenez, ikerketa honen helburua hizkuntza bat, hiztegi
komun bat ezartzeko proposamen batzuk egitea litzateke,
bai lan praktikoan laguntzeko, bai , adierazpide bezala,
txotxongilo antzerkian sakontzeko ere.
|
 |
|
 |
 |
ITZALETAKO ANTZERKIA
Egoera:
Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1987.
162 orr
Euskaraz/Gaztelaniaz.
Irudiak Z/B
Egilea: Pucci Piazza eta Fabrizio
Montecchi (Italia) |
Bilbon laborategi teknikoan 6 hilabete eman ondoren Gioco-Vita
itzaletako talde italiarreko kideak diren Pucci
Piazza eta Fabrizio Montecchi-ren
lan hau argitara ematen da. Bertan haur eta hezitzaileei
eskaintzen zaizkie behar diren ezagupenak, beren irudimena
eta eskuak erabiliz, teknika honetan muntaia propioak
burutu eta eskola jardueren artean sar ditzaten.
|
 |
|
 |
 |
EUSKAL INAUTERIA.
Txotxongilo bidezko hurbiltzea
Egoera:
Agortua
Argitaratzailea: C.D.T.B. 1986.
70 orr. Euskaraz/Gaztelaniaz.
Irudiak kolorez
Zuzendaritza eta Ikerketa: Concha de la Casa.
Testuak: Concha de la Casa y Gontzal
Diez. Itzulpena: J.J Gallastegi y
Pascual Inchausti. |
Milagros Campo Barandiaran artisauaren
lanaren bitartez, liburu honek Euskal Herriko inauterietako
pertsonaiak irudikatzen dituzten txotxongilo batzuk erakusten
dizkigu. Testuen azalpenei esker jakingo dugu nola eta
zergatik panpina horiek janzten zituzten arropa horiekin,
baita zein testuingurutan burutzen den antzezpena ere.
Julio Caro Barojaren hitzaurrea dakarren
liburu honek hurbilago ekartzen dizkigu Ziripot edo Zalmazain
bezalako pertsonaiak, tradizioaren berri ematen digu Otsagabiako
Boboa non aurki dezakegun azalduz baita esan ere nola
egiten duten Ituren eta Zubietako Tuntturro edo joaldunek
|
 |
|
|
|
 |
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|