 |
 |
"Pause" Txirlora teatro social (Euskal Herria)
2009/11/20 Castellano. 65 min. Todos Públicos. 21:00 Plaza Indautxu. Espectáculo de calle.
Ihesi doan emakume bat, harrapatzen dutena. Sutara bidali aurretik eskainiko zaio gune eta denbora apur bat zer nahi duen galde diezaion bere buruari, bere benetako desirak zeintzuk diren.
Eta hauxe izango da askatasunera edo heriotzara eramango duen gauza bakarra. Handik aurrera pertsonai ilara bat agertuko zaigu begi aurrean, ikuskizun sinboliko, ironiko edo metaforiko gisa.
Egiazkoak bezain alegiazkoak diren pertsonaien ilara bat, burutik, gogotik, bihotzetik, gorputzetik eta sortuko direnak.
|
 |
"Pinotxo" Antzezkizuna ginol taldea (Euskal Herria)
2009/11/20 Euskaraz. 60 min. 4-12 urte bitartean. 10:00 eta 11:30 El Carmen Aretoan.
Maese Antoniok hitz egiten duen egur puska bat aurkitu eta Geppetto zurginari oparitzen dio, honek panpina bat egin dezan. Pinotxo (panpinaren izena) ume bat bezalakoa izango da: hitz egiten, eta ibiltzen badaki. Geppettok eskolara bidali nahi du baina Pinotxo abenturaz abentura ibiliko da eta eskolarako bidean galduko da.
|
 |
"Benjamín el viajero" Colectivo humo (Navarra)
2009/11/19 Gaztelaniaz. 55 min. 4-8 urte bitartean. 10:00 eta 11:30 El Carmen Aretoan.
Benjamin Bar Jonas judutar bidaiari ospetsu bat izan zen, Marco Polok baino 100 urte lehenago ibilaldi luze eta sakon bat burutu zuena Mediterraneo itsasoan barrena. Abdelatif igeltsero magrebtarra dugu. Berriro ere Mediterraneo kultura ezberdinen elkarbizitza irudikatzen duen metafora izango da, bidaiak berak bizitzaren ibilbidea gogorarazten digularik.
|
 |
"Azken portua" Dejabu panpin laborategiak (Euskal Herria)"
2009/11/18 Euskaraz. 50 min. 3-9 urte bitartean. 10:00 eta 11:30 El Carmen Aretoan.
Itsasoa eta haren inguruan sortzen diren ipuin eta istorioak ardatz hartuta, amesteko beharrari buruz mintzo da sortu dugun lan berria. Antzerkia eta txotxongiloak nahasten dituen ikuskizun berezia.
Bilboko Nazioarteko XXVIII Txontxongilo Jaialdia
|
 |
Conferencia, demostración. "Muñecos en la red, un retablo en la pantalla" por Manuel Román.
17/11/2009 19:00 horas. Lugar: Casa de Cultura Barrainkua.
Zibilizazio, garai eta kultura guztietan jendeak panpina bizidunak izan ditu lagun. Gaur egungo munduan sarea hedabide eta komunikabide berria dugu. Sortzaile berri askok interneten zabalduko dituzten eduki zehatzak sortuz jarduten dute lanean.
Hitzaldi honetan kameraren aurrean lan egin ahal izateko panpina batek izan behar dituen ezaugarriak aztertzen ditut, bide batez hedabide honetarako lan egiten duten joera eta sortzaile ugarientzako ibilbide bat proposatzen dudalarik.
Bilboko Nazioarteko XXVIII Txontxongilo Jaialdia
|
 |
"El pez de plata". Adalett y sus títeres (Cuba)
2009/11/17 Gaztelaniaz. 60 min. 3-8 urte bitartean. 10:00 eta 11:30 El Carmen Aretoan.
Egun batez nekazari batek magikoa gertatuko den arraintxo bat harrapatzeko fortuna izango du. Honek, errekara berriro botaz gero, haren desioak beteko dituela agintzen dio. Laborariak tratua pozik onartzen du, baina emazteari kontatu egingo dio eta honek egoeraz baliatu nahi izango du. Azkenean, arraintxoak emaztearen gehiegizko handinahia zigortuko ditu.
Bilboko Nazioarteko XXVIII Txontxongilo Jaialdia
|
 |
"Cyrano" Gorakada (Euskal Herria)
2009/11/16 Euskaraz. 50 min. 6-12 urte bitartean. 10:00 eta 11:30 El Carmen Aretoan
Cyrano maitasun istorioa da. Ezinezko maitasunaren istorioa. Gorputzaren eta arimaren huts-beteez mintzo da. Itsusi eta sentibera, eder eta ergel... sentitzeaz. Istorio poetikoa da. Askatasun aldarria. Handi eta txikien bihotzak hunkituko dituena.
|
 |
"Jogni, sueños: Lorca y Goya..." AMA teatro (España/Italia)
2009/11/15 Gaztelaniaz/Italieraz. 60 min. 20:00 Bilbo-Rock Aretoan.
Ikuskizun elebidun honek-gaztelaniaz & italieraz- Antonio Tabucchi-ren Ametsen ametsak liburuko bi ipuin taularatzen ditu, berau delarik italiar egilearen lan nagusi eta berezienetako bat. Testuan Federico García Lorcaren poemak ere (Bodas de Sangre, Poeta en Nueva York, Román de Tamarit liburuetakoak) sartu dira, baita Siri Hustvedt idazle iparramerikarraren Zergatik Goya? lanaren zatiak ere. Ikuskizunaren hasieran Anda jaleo abestia kantatzen dute zuzenean.
|
 |
"El pozo de los mil demonios" La cartelera (México)
2009/11/15 Gaztelaniaz. 60 min. 12:00 eta 18:00 El Carmen Aretoan.
Obra honetan drama hasten da Chamuco-k, lehorteko Deabruari eramateko asmoz, Jacinta neskatxari txarroa lapurtzen dionean. Deabruak bere adatsa ureztatzeko behar du ura, honek ematen baitio indar eta boterea, nahiz eta beste guztia erabat ihartu. Bizitza dugun uraren garrantziaz mintzo da, baita haren zaindu beharraz ere. "Gure txarrotxoa lapurtzen badigute, hil egingo gara" dio sehaska kantak.
|
 |
"Ray en concierto" Filendouce (Perú-Francia)
Del 14 al 22/11/2009 Sin Texto. 15-20 min. Todos públicos. Plaza Indautxu, Plaza Nueva y Plaza Moyua. Espectáculo de calle.
"Ray" (txotxongiloa) egin dituen bidai ugarietako batean ezagutu zuen arima bikiaren bila dabil.
Oroitminak jota, ikus-entzuleen artean aurkitzen saiatzen da, amodiozko hiru kanta abestuz.
Pausarteetan ikuslearen arreta erakarriko du, hariko txotxongilo baten ilusioak, itxaropenak eta tristurak beldurrik gabe agertuz.
|
 |
2009/11/14 Gaztelaniaz. 65 min. 12 urtetik gora. 20:00 Bilbo-Rock Aretoan
Ekoizpen hau Claude Cahun eta Marcel Moore-ren (Lucy Schowb eta Suzanna Malherbe-ren goitizenak) surrealista frantziarren historian eta Jersey irlaren okupazio garaian berauek nazien kontra burutu zuten erresistentzia kanpainia harrigarian oinarrituta dago.
Cahun eta Moore-ren bizitzak heroien bidaia bat bezala jarrai daiteke eta ikuskizun honek bidaia horren berri ematen digu, artearen eta aldaketa politico-sozialaren arteko harremanak aztertuz.
|
 |
"Eta askoz gehiago gara..." Lehen 100 emakume txotxongiloen aurkezpena.
2009/11/13an 2009/11/15eko 14:00ak arte iraungo duen foroa inauguratuko da, Barrainkuako Kultur Etxean izando da. Ostiralean saioa 18:00etatik 20:00etara izando da, larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:etara; eta, azkenik, igandean, foroaren barnean, Mariona Masgrau V. saria emango da 21:15ean.
|
 |
Bilboko Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentrotik atseginez gonbidatzen zaitugu Jaialdiaren inaugurazio ofizialera.
Ekitaldi honetan The windged cranes talde ingelesak "The soldier with no name" ikuskizuna eskainiko du eta, ondoren, Mariona Masgrau 5 saria banatuko da.
Ekitaldia 2009ko azaroaren 14an izango da, 20:00etan, Bilbao-Rock aretoan.
Mila esker anitz etortzeagatik.
|
 |
|
 |
Adiskideok,
Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Zentroak
2009. urterako antolatu dituen ekitaldien
egutegia.
Bertan, "Txotxongiloa eta animazio
zinema" izenburupean ospatuko
den Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo
Jaialdiaz aparte, honakoak antolatuko
ditugu: "Txotxongiloak Femeninoan"
sailaren hirugarren nazioarteko Topaketak;
Haur Dramaturgiako VI. Lehiaketa Iberoamerikarra.;
Kartel edo afitzen II. Lehiaketa;
Objektuekiko Animaziozko Zine Laburraren
I. Lehiaketara.
Ondoren deialdien datak helarazten dizkizuegu:
| |
·
Haur eta Gazteen Dramaturgiako
VI. Lehiaketa Iberoamerikarra.
lanak ekartzeko epea: uztailaren 19tik
apirilaren. 19ra. Epaimahaiaren ebazpena
Liburuaren egunean, 2009ko apirilaren
23an. Descargar
bases.
· Kartel edo Afitzen lehiaketa.
lanak emateko epea: otsailaren
20tik maiatzaren 20ra. Epaimahaiaren ebazpena:
2009ko ekainaren 1ean. Descargar
bases.
· Objektuekiko Animaziozko
Zine Laburraren I. Lehiaketara. Lanak
ekaretzeko epea: maiatzaren 4tik
abuztuaren 4ra. Epaimahaiaren ebazpena:
2009ko irailaren 7an. Descargar
bases.
· Bilboko XXVIII. Nazioarteko
Txotxongilo Jaialdia. 2009ko
azaroaren 13tik azaroaren 21era. Proposamenak
jasotzea: urtarrilaren 20tik maiatzaren
20ra. Descargar
ficha de inscripción.
· "Txotxongiloak Femeninoan"
Nazioarteko Topaketa. 2009ko
ekainaren 23an. Proposamenak jasotzea:
martxoaren 8tik 23ra. Descargar
ficha de inscripción.
|
Deialdi bakoitzeko oinariak eta izen emateko
fitxak gure webgunean: www.pantzerki.com
Txirlora Elkarteak espero guk bezala zuek
ere gozatuko duzuela burutzen ari garen jarduera
guztiez.
Concha de la Casa , Zuzendaria
|
 |

Bilboko
Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroak
Antzerki Liburuko Aretoaren IX. Ekitaldian parte
hartuko du. Aurten Caceresen izango da, 2008ko
abenduaren 11tik 13ra.
Abenduaren 12an 12:00etan Txirlora Elkartearen
nobedadeak oro aurkeztuko dira, eta egun berean
12:30ean, Concha de la Casak Arbolé-ren
nobedadeak aurkeztuko ditu. |
 |

Huckleberry Finn. Ultramarino de
Lucas
|
Ultramarinos
de Lucas taldeak Unescok baloredun haur
antzerkirako ezarritako "Cambia el
Cuento" I. saria jaso du "Huckleberry
Finn" lanarein.
Juan López Berzal, Luis Orna eta
Juan Monedero zentro honen lagun handiak
dira. Eta antzina "Jul ¿Qué
te ha pasado?" ikuskizuna sustatu
genuen, aurrerantzean burutuko zituzten
lanen aitzandiri garrantzitsua.
Talde serio honen profesionaltasuna dela-eta
behin baino gehiagotan zoriondu ditugu,
haien ibilbideari pozik jarraitzen geniola,
beti ere haur antzerkigintzarekin erakutsi
duten konpromisoa.Bejondeiola talde osoari!
|
"Cambia
el cuento" (ipuina aldatu) sari ematearen
oroigarria.
|
 |

El Tenorio. Pepe Otal
|
"La
creación de Pepe Otal" erakusketa
arrakasta handi batekin amaitu da.
Kantabria, Logroño eta Iruñatik
etorri dira taldeak erakustaldi hau ikustera,
hala nola zenbait eskola eta unibertsitatetakoak.
Erakustaldiaren amaierarekin
batera ixten ditugu behingoz Bilboko
XXVII. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren
ekitaldiak, baina jarduerak antolatzen
jarraituko dugu XXVIII.a hasi arte.
|
|
 |

Mariona Masgrau III. Sariaren banaketa.
Penny Francis..
|
Asteburuan
gure aretoak eder eta dotore apaindu dira.
"El Carmen" aretoan Antzezkizuna-ren
"Ipuin Lapurra" eta Teatro de
Formas Animadas delakoaren "Mamulengo"
eskaini genituen ostiralean eta larunbatean
hurrenez hurren, eta Bilborock aretoan
Bambalina Teatre-ren “Kraft”,
LaEnanaNaranja-ren “Inmundo, doblador
de barrotes” eta Panta Rhei-ren
estreinaldi zoragarri bat: “¡Corre
Payasa, corre!”, ostiralean, larunbatean
eta igandean hurrenez hurren.
Ostiralean, Bambalina Teatroaren emanaldiaren
ostean III. Mariona Masgrau Saria Penny
Francis-i eman zitzaion. Kazetari ingeles
honek Puppet Center of London, Aimations
aldizkaria eta Londreseko txotxongilo
jaialdia sortu zituen.
Barrainkuako kultur etxean “Txotxongiloak
femeninoan” izeneko bigarren topaketa
nazioartekoa izan zen.
Espero dezagun datorren urtean ere ikusle
eta parte hartzaileen aldetik gure jarduera
eta ekitaldi guztiek aurten izan duten
harrera berbera izatea.
Eta 2009koa gogoan dugula, jaialdiak oihala
ixten du!
|
|
 |
Laster arte diotsegu geure hizlariei. Hitzaldi
bana eskaini digute Jose Bolorino-k eta Fernando
Cid lucas-ek. Lehenak txotxongiloan interneten
izan du hizpide, bere esperientzia propioa Titerenet-en
baliatuz eta bigarrenak Txotxongilo antzerkia
Japonian. Biak ala biak oso didaktikoak izan dira
eta egoera horien gaineko ikuspegi berriak eskaini
dizkigute.
Jose Bolorino-ren hitzaldiaren ondoren, omenaldi
txiki bat eskaini genion, batez ere internet eta
Titerenet-en bitartez txotxongiloak zabaltzeko
egindako lanagatik. Azken honek hamar urte bete
ditu. Zorionak!

Jose Bolorino eta Concha de la Casa Joseri
ohorezko aipamena emateko unean.
|
Fernando
Cid Lucas
|

“La creación de Pepe Otal”
(Pepe Otalen sorlana) izeneko erakustaldira
Concha de la Casak gidatutako bisitaldia.
|
“La
creación de Pepe Otal” (Pepe
Otalen sorlana) izeneko erakustaldira
Concha de la Casak gidatutako bisitaldia.
|
|
Zenbait
ikastaro ere izan ditugu eta Kantabriako Unibertsitateko
Irakasle Eskolako ikasleak izan dira bertan,
Iria Roibas eta Ana Lía Zamorano-rekin
eskularruz erabiltzen diren goma-aparrezko txotxongiloak
egiten, eta berauek karakterizatzeko oinarriak
ikasten.
|

Kantabriako
Unibertsitateko ikasleek ostegunean, azaroak
13, egindako txotxongiloak
|
Kantabriako
Unibertsitateko ikasleek ostegunean, azaroak
13
|

Goma-aparra
lantzeko tailerra
|
Goma-aparra
lantzeko beste tailer bat
|

Kantabriako
Unibertsitateko ikasleek ostegunean, azaroak
13, egindako txotxongiloak
|
Kantabriako
Unibertsitateko ikasleek ostegunean, azaroak
13
|
|
|
|
 |
|
Gure lehen ekitaldiak areto batean "El
show de los grumildos" delakoak gazteak
eta helduak liluratu zituen Bilborock aretoan
azaroaren 8ko larunbat arratsalde-gauean.
Barregarri eta batzuetan bihurriak ere izan
daitezkeen gure lagun hauek asteazkenera arte,
hilak 12, izango ditugu geure artean, beraz
huts egin baduzue lehena, oraindik baduzue
haiekin gozatzeko aukera!
|
|
 |
|
 |
|
 |
Jaialdia
hasi da! Gaur hasiko gara Antoine Basterok
Barrainkuan dugun egoitzan emango duen Ikastaroarekin
(txotxongilo manipulazioa), eta bihar, azaroak
8, hasiera ofiziala emango diogu jaialdiari,
Bilborock aretoan (Mesedeko Nasa 1ean) “Show
de los Grumildos” ikuskizunarekin. 18:00etatik
23:00etara. Zain gaituzue bertan!

|
 |
Pepe
Ota-en erakusketarekin batera, Barrainkuako
Kultur Etxean ditugun beste guneetako batean
“Mamulengo” Brasilgo Herri Antzerkiko
txotxongiloei buruzko erakusketa bat dugu.
Txotxongilo teknika honek Brasilgo folklorean
behin eta berriro agertzen diren pertsonaiak
erabiltzen ditu, herio, Joao Redondo eta Emakume
Negartia , besteak beste.
Hau ere 2008ko azaroaren 21era arte ikus dezakezue,
astelehenetik ostiralera arte, 9:00etatik
14:00etara eta 14:00etatik 21:00etara Kultur
Etxean (Barrainkua kalea, 5, Bilbon)
|
 |
|
Carlos
López, Concha de la Casa, Iñaki
López de Aguileta y Koldo Vio.
Urriaren
27an 12:00etan aurtengo jaialdiaren
aurkezpena egin zen prentsaurreko batean,
bertan Don Iñaki López
de Aguiletak Bilboko Udaleko Kultur
Saileko zuzendariak, Concha de la Casak,
jaialdiko zuzendariak, Koldo Viok, antolatzaile
taldekoak eta Carlos Lopezek, erakusketaren
arduradunak, parte hartu zutelarik.
Aurtengo egitaraua aurkeztu zen, web
honetan bertan kontsulta daitekeena
dagoeneko, eta girotzeko “Circo
Loco” (Zirko zoro) aren antzezpen
txiki bat izan zen, Pepe Otalen Txotxongilo
Tailerreko Elkarteak burutua, erakusketaren
arduradun.
|
|
"
Pepe Otal-en Sortze lana” erakusketa.
Ezkerretatik eskuinetara “Tenorioa”,
“Rigoletto” eta “Zurezko
Ipuina” |
Carlos
Lopez eta Carlos Codina (Litus) en “Zirko
Zoroa”. |
|
Gogorarazi nahi dizuegu erakusketa 2008ko azaroaren
21era arte ikus dezakezuela 9:00etatik 14:00etara
eta 14:00etatik 21:00etara Kultur Etxean (Barrainkua
kalea, 5, Bilbon).
|
 |
El
hueco de Tristan Boj
|
El
viaje de Saíd |
|
Aurten,
gure aldi bereko ekitaldien barruan
film laburrak eskainiko dira bi egunetan.
Azaroaren 10ean, astelehena, 18:00etan
Paula Ortizen “El Hueco de Tristan
Boj” proiektatuko dute. Bertan
Himalaiako gailur gorenetarantz abiatzen
diren hegazkin txiki eta bitxi horietako
bat nahi duen ume baten istorioa kontatzen
da. Txotxongilo batek neska dantzari
batekin batera joan nahi du urrun, oso
urrun. Trena abiatzeko zorian dago.
Batzuetan maite duzun hori barik bizitzen
ikasi beharra dagoela dakien bakarra
txotxongilolaria da.
Azaroaren 11n, asteartea, 18:00etan
Coke Riobóo-ren “Saíd-en
bidaia”ri helduko zaio txanda.
Bertan ikusiko dugu nola marokoar haur
batek, Saíd izenekoak, itsasartea
zeharkatzen duen halabeharrez. Bestaldean
aurkituko du laster ezer ez dela dirudien
bezalaxe.
Lanak ikusi aurretik aurkezpen bana
egingo da eta ondoren teknika eta beste
ñabardura batzuei buruzko solasaldi
bat egongo da.
|
|
 |
 |
Gurbildotarrek Bilborrock hartuko dute!
Larunbatetik –hilak 8- asteazkenera
–hilak 12-, “El Show de
los Grumildos” delakoa ikusi ahal
izango dugu; izaki liluragarri hauek
benetako mundutik hartutako pertsonaiak
dira, haien tratamenduan zentsurarik
eza, begirunea eta samurtasun handia
nahasten direlarik.
Erakusketa honetan automatak agertzen
dira, hots, baliabide mekanikoen bitartez
eta txotxongilolari erabiltzailerik
gabe mugitzen diren txotxongiloak.
Banakako hainbat eszena erakusten dira.
|
|
|
|
 |
|
| Mexikar
emakume txotxongilolarien lehen topaketan, uztailaren
14an, Mariona Masgrau II. Saria Vixky Ruano
Maistrari eman zitzaion. Lerro hauen gainean
Concha de la Casa, Vicky Ruano eta Elvia Mante.
|
|
Pantzerkiko (Espainia) Zuzendariak eman zuen
irudia Ortuellako (Bizkaia) Txemi Novoak egina
da. Hurekin Elvia Mante, XV. Jaialdiko (Festibaúl)
Zuzendaria.
|
|
Elvia Mante-k eta Vésar Tavera-k, XV.
Jaialdiko Zuzendariek, plaka bat ematen zioten
Concha de la Casari txotxongiloen artea eta,
bai Espainian bai Latin Amerikan, emakume txotxongilolarien
lana balioesteko egin duen bide eredugarria
sariztatzeko.
|
|
Uztailaren 14tik 16ra bitartean Mexikar Historiaren
Museoan izan zen Mexikar emakume txotxongilolarien
I. Topaketan txotxongilo antzerkigintzako maistra
handiek hartu zuten parte, Blanca Herrera eta
Rosita García Espinal, besteak beste.
|
|
César Tavera eta Elvia Mante, organizadores
del XV. Jaialdiaren (Festibaúl) eta Emakume
Txotxongilolarien I. Topaketaren antolatzaileak,
baita Txotxongiloen Etxearen kudeatzaileak ere.
Bertan Monterrey-ko Jaialdi paregabe honetatik
pasatzen diren konpainia eta taldeek maitekiro
oparitutako antzerki pertsonaiak oro gordetzen
dituzte.
Monterrey, Mexiko, 2008ko uztaila
|
|
Hiru egun hauetan hogeitik gora emakume txotxongilolarik
beren txostenak aurkeztu zituzten. Haietan lanbidea
nola burutzen duten, beren lanak nola garatzen
dituzten azaltzen dute, baita goraipatu ere
txotxongiloei dieten amodioa, beren bizitzetako
gorabeherak, jarraitu beharreko bideak eta,
batez ere, eginkizun honetako ibilbide nekoso
honetan laguntzen dieten guztiei dieten maitasuna.
Eta gauza guztien gainetik, lanbide honetan
onartuak eta ezagutuak izateagatik sentitzen
duten poza.
Amaitzeko Elvia Mantek eta Concha de la Casak
dei bat egiten diete txotxongilo antzerkigintzan
dabiltzanei, eta bereziki arlo honetan diharduten
emakumeei beren laguntza eman dezaten 2009an
Charleville Mezieres-en egin behar den aurkezpena
burutzen.
|
| |
|
|
 |
|
Bera ezagutzeko zori handiak gehien maite ditudan
liburuetako bat eskuratzeko aukera eman zidan:
“Eskularru edo zorroko txotxongiloak nola
erabili” alegia. Bertan emakume honek
maisuki erakusten digu urratsez urrats eskularru
edo zorroko antzerkigintzaren nondik norakoak.
1970ean Mexikon argitaratu zen. Bere lanaren
erakusgai eder honek Txotxongilo teknika honen
erabilpena aurkezten du.
"Vicky Ruano" zenbait herrialdek gonbidatu
dute hitzaldiak eman edo bere liburuak aurkez
ditzan. Mexikon bertan, bere jaioterrian, zenbait
telebista saio egin zituen eta berrogei urtetik
gora eman zituen txotxongilo antzerkigintza
zabaltzen lanean aritu zen erakunde guztietan.
Concha
de la Casa
|
|
Behin, Mexiko hirian eskularru edo zorroko
panpinak irakaskuntzan erabiltzeari buruzko
ene eskola amaitutakoan, adin ertaineko maistra-ikasle
bat hurbildu zitzaidan eta hauxe galdetu zidan:
-Utziko didazu, mesedez, ikusten nola dagoen
eginda panpinaren gorputza?
-Ez du gorputzik, erantzun nion, nire besoa
beste gorputzik ez du.
-Eta ahoa? Nola mugi dezake? –galdetu
zidan-.
-Ez du ahoa mugitzen, erantzun nion amultsuki.
Beste galderarik egin gabe, panpina hartu eta
arretaz do egiten diot, saiatuz eta ikusten
nola panpinak hartua zuen bizitza ene eskuetan
haren begien aurrean.
Maiz nire klaseetan gertatu eta gertatzen zaizkidan
honen antzeko hamaika pasadizo konta nitzake
Vicky
Ruano
|
Argibide gehiagorik: http://idnmexico.blogspot.com |
|
|
 |
|
| Bilboko
Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroa (Pantzerki)
Txotxongiloak Femeninoan II. Topaketan parte
hartzeko proposamenak ari da biltzen.
Proposamen hauek izan daitezke ordu beteko txostenak,
hamabost minutuko adierazpenak eta gai honetan
oinarritutako ikuskizunak.
Zeure proposamena bidali aurretik nondik norakoak
ikus ditzazun, hementxe duzu “Txotxongiloak
Femeninoan” foroaren aurkezpeneko testua,
Bilboko XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren
barruan egin zena, Jaialdi berareneta Pantzerkiren
zuzendari Concha de la Casaren eskutik.
|
|
Orduan
foro honen berri eman genuen, baita esan ere
interneten bidez segitu ahal izango zela. Gaur
egun ere foro hau zabalik dago oraindik parte
hartu nahi duten guztientzat, emakumeen ikuspegitik
eginiko txotxongilo antzerkiari buruzko gaiak
trukatze aldera.
Emakume txotxongilolaria baldin bazara pasa
zaitez huts egin gabe forotik, eta gizona bazara,
berdin.
Pantzerki
|
|
|
 |
|
2007ko azaroaren 15, 16 eta 17an, Barrainkuako
Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan "Txotxongiloak
Femeninoan" lehen topaketa burutu zen .
Foro honetara gonbidatu zintuztegun, txotxongilolariaren
lanbideaz hausnarketa egiteko asmotan, beti ere
emakumeen ikuspegitik, emakume txotxongilolariaren
ikuspegitik, alegia.
Topaketa honen helburua hauxe zen: besteak beste,
emakume askorena ere baden lanbide honen gaineko
ikuspegi, pentsamolde, sentipen eta bizipen anitz
batzea, eta horrekin guztiarekin errealitatearen
azterketa bat egitea.s, y realizar con ello un
análisis de la realidad.
|
|
Aurrera
segitu aurretik, eskertu nahi genizkizueke Topaketa
honetara etortzeko aurkeztu dituzuen eskaerak,
300etik gora, denbora eta diru faltaz erantzun
eta kudeatu gabe geratu direnak. Gauzak horrela,
eta aurtengo lehen ekitaldi honek izan duen arrakasta
ikusita, ekitaldiaren baliabideak handitzen ahaleginduko
gara datorren urterako, eskaerak ere jasoz eta
aurten sor daitezkeen gai berriak zehaztuz.
Eskerrik anitz zuen interesagatik eta espero dugu
parte hartuko duzuela on-line foroan.
Ondoren
topaketaren azken saioaren ondoren, partehartzaileen
artean erredaktatutako ondorioak aurkeztuko
ditugu.
Gaur, 2007ko azaroaren 17an, Bilbon,
Barrainkua 7an, eta hilaren 15-16-17 egunetan
bildurik egon ostean, lehen topaketa honetan
“Txotxongilo Antzerkiko” emakume
profesionalaren lana bere alor desberdin
guztietan (erabilpena, eraikuntza, dramaturgia,
etab.) aztertzeko asmoz parte izan dugunoi,
eta gainerako emakume sortzaile batzuen
historiaren bitartez egin diren beste zenbait
hausnarketa batzuei esker, honako gauzak
behar ditugula bururatu zaigu:
1,Hutsune hau bete dadila behingoz.
2.Gure garaikideak beren rol artistikoan
ezagutzea, beraiengan geure burua ere ezagut
dezagun eta beren erreferenteak gure lan
propioetan sar ditzagun.
3. Beste batzuekin gure eskarmentua partekatzea,
komunikabide sare organikoak sortuz, hala
nola, esaterako, foro hau, bidea elkarrekin
eta enfrentamendurik gabe egiteko xedearekin.
4. Txotxongiloaren atzean oinarrizko hamar
hitz topatu dugula agerian uztea:
1.Bakardadea
2.Elkartasuna
3.Egiazaletasuna
4.Sintesia
5.Ametsa
6.Xalotasuna
7.Seriotasuna (etika)
8.Isiltasuna (entzuteko eta onartzeko
gaitasuna)
9.”Saudade” (“Falta
den norbaiten/zerbaiten presentzia”
esan nahi duen hitz portugesa)
10.Batzea (antzinako arte honen inguruan
dauden emakume profesional guztiak) |
5.Informazioa zabaltzea |
Pantzerki |
|
|
 |
|
| Programatutako
tailerrez gain, gainontzeko beste zenbait tailer
burutu dira eskolako ume eta unibertsitateko ikasleen
taldeetarako, bai Barrainkuako Kultur Etxean,
bai interesatuen ikastetxeetan bertan.
Talde hauek paperezko antzerki-tailerrak burutu
dituzte Ana Laura Barrosekin; baita txotxongiloak
ere Ana Lía Zamoranorekin paper eta kartoizko
zenbait material baliaturik.
|
|
|
|
|
 |
|
Azaroaren
14an, asteazkenarekin, Mariona Masgrau-ren“El
Despertar de los Sentidos” (Zentzumenen
atzartzea) proiektatu ondoren, “Txotxongiloak
Femeninoan” ekitaldiko lehen saria eskaini
zen, kasu honetan, eta omenaldi gisa, Mariona
Masgrau-ri.
Txema Oleagak, semearen izenean, Anastasi Rinos
eta Toni Rumbau-ri eman zien zeramikazko irudia.
Ekitaldi hunkigarri honen ondoren La Tía
Helena txotxongilo taldeak “Astronomoa”
lana antzeztu zuen.
|
Txema
Oleaga, Concha de la Casa, Toni Rumbau eta Anastasi
Rinos.
Sari ematea. |

"Grinen atzartzea” |
"Astronomoa” Helena
Millán
|
Sari banaketen agurra.
|
Hona
hemen omenaldian Toni Rumbau-k eskainitako hitzaldia.
Mariona
Masgrau Saria
Concha maitea eta gaionontzeko adiskideok,
Atseginez heldu naiz, Anastasi Rinos-ekin
batera, Mariona Masgrau-ri emandako Mariona
Masgrau saria jasotzera. Berak ezin jaso
dezakeenez, logikoa da senide edo lagunik
hurkoenek jasotzea. Hemen egon beharko liratekeen
asko falta dira, Marionaren adiskide eta
bidaideak, lagun minak eta familiakoak.
Baina nik uste dut desagertutako pertsona
bati egindako omenaldian, bera, Mariona
dela nabarmenki agertu behar dena eta ez
beste inor. Eta huts egite hauek lortzen
baldin badute haren lekua bere izatez betetzea,
pozik sentituko gara bihotzaren zolatik.
Horra gure benetako saria.
Kontua horixe baita: txotxongilo eta ikuskizun
berezi eta pertsonalen sortzaile izan zen
Mariona artistaren irudia goraipatzea. Izan
ere, hauxe izan zen, nire irudikoz, haren
ezaugarri nagusia: burutzen zituen lanak
bere-bereak zituen eta jende aurrean aurkezten
zituenean, arrisku handi bat hartzen zuen,
beren egiazko nortasuna ezkutuan gorde barik
agertzera ausartzen diren artista guztiek
bezalaxe. Obra bakoitza hutsartera salto
egitea bezalako zerbait zen, abentura harrigarri
bat, bai besteentzat, bai berarentzat ere.
Ausardia urrundik zetorren. La Fanfarra-ren
hasierako lanetan ere aurki ditzakegu jadanik
etorri edo jariotasun honen zantzuak. Nik
uste dut Eugenio, taldearen lehen garaiko
hirugarrena, ados egongo dela esatean Mariona
izan zela La Fanfarra-ren motor artistiko
eta sortzaile nagusia taldearen lehen urteetan.
Berak egiten zituen txotxongiloak eta, ondorioz,
ikuskizunaren hazpegi formalak aukeratzen
zituen. Gero Eugenio eta biok alboetatik
sartzen ginen eta azken ukituak ematen genizkien,
baina hastapena, oinarria, Marionak egina
zegoen jadanik aldez aurretik. Ikusi ahal
izan nituen neure begiekin nola ateratzen
ziren haren eskuetatik geroago zenbait lanetan
La Fanfarra-ren eszenatokiak beteko zituzten
pertsonaiak, aurpegiak, figurak, gorputzak,
eskuak eta soinekoak.
Geroago, konpainia handitu zenean eta nork
bere bidetik jarraitzea erabaki zuenean,
Marionak buru-belarri ekin zion sortzeari,
urtero-urtero obra berri bat aurkezten zuelarik.
Agian bere obrarik pertsonalena den Magadalena-rekin
hasi zen, bertan lehenengo aldiz geroagoko
lanaren lerro nagusiak ezarri zituelarik.
Intimismoa, barne ahotsa zalantzakorrak,
sentipen sakonak eta bakardadearen zirrara
gogorra, irudi txundigarriak, are kezkagarriak
batzuetan, hunkitzeko ahalmen handia zuten
objektu sinbolikoak, urradurak eta ia-ia
deitoratzerik ez. Alde honetatik esan beharra
dago Mariona oso emakume gogorra izan zela,
eta sentimentalismoei itzuri bazitzaien
ere, ez zuen sentimenduetatik ihes egiten.
Beldurrik gabe egin zion aurre bizitzari.
Bere-berea zuen beste ezaugarri bat askatasuna
dugu: libre sentitzea, ezeren edo inoren
menpe jarri gabe. Denok dakigunez, hori
garestia da eta Marionak larrutik ordainduko
zuen, Pepe Otalek ordaindu zuen bezalaxe,
askatasuna banderatzat izan zuen eta usa
honetan ere bertan behera utzi gaituen beste
txotxongilolari bat. Haren bidea ez zen
betiko bide jorratua, gizalegeak, gehienen
gustu estandarrek eta dagokigun agintariak
baimentzen digutena. Arrosak ez baina arantzak
ziren nagusi haren bide hartan. Baina horrelakorik
gertatzen denean artea zorrozten da eta
sortzen diren lanek dizdiz egiten dute originaltasunez
gainezka. Horrelakoak izan ziren Marionaren
lanak beraren azken garaian: originalak
eta distiratsuak. Polemikoak ere bai, ez
baitzegoen guztien gustuak asetzeko prest.
Menderakaitzak, basatiak batzuetan, eta
ausartak beti.
Horregatik irizten diot ezin egokiago Concha
de la Casa-ren ekimenari, Mariona Masgrau
saria sortzeari, alegia. Eta lehenengo aldi
honetan Marionari berari emateari zilegi
eta esker oneko ekintza deritzogu. Helburua
gure ondoan apaltasunez baina ausardiaz
lan egin zuen artista baten bizitza eta
lana goraipatzea da; Espainian ez ezik,
Argentinan eta Brasilen ere miretsia izan
zena (hementxe zituen bere zaletu gehienak
eta sutsuenak). Haren izpiritu libre horrek
harritzen eta liluratzen zituen itsasoaz
beste aldekoak. Haren ikuskizunak ez ziren
batere otzanak eta horrek, zalantzarik gabe,
Ameriketako ikusleak zur eta lur uzten zituen,
baina era berean gogoko izaten zuten.
Hortaz, Concha de la Casa-ren ekimen honekin
bat nator guztiz eta, bide batez, eskertu
nahi diot omendutako artistaren lagun hurko
eta senideen partetik, ekitaldi sinboliko
baina egiazko hau, haren obra eta ibilbidea
goraipatzeko balioko duena. Utzi berri gaituenak
gure gogoan bizirik iraun dezan modu bat
da. Luzaro bizi bedi Mariona Masgrau saria!
Toni Rumbau
Honakoek ere izenpetzen dute testu hau:
Octavi Rumbau Masgrauk, Eugenio Navarrok,
Pili Gálvezek, José Mecherok.
|
|
|
|
 |
|
Bilborock
Aretoan Mariona Masgrauren bideoak proiektatzeko
asmoa dugu. “Magdalena”rekin hasiko
gara eta ondoren “Constantine” emango
dugu, eta gaur gauean zikloari amaiera emango
diogu “Grinen Atzartzea”rekin. Bideoa
amaitu ondoren, “La Tía Helena”
txotxongilo taldeak “El Astrónomo”
izeneko bere obraren zati bat eskainiko digu eta
geroago “Txotxongiloak Femeninoan”
I. Saria emango dute, ekitaldi honetan Mariona
Masgrauren omenez.
Pantzerki |
|
|
|
 |
|
| Jaialdiaren
lehen asteburuan (azaroak 10 eta 11), teatro emanaldiek
Puppy (Guggenheim ondoan) eta Tapeliako (Uribitarte
pasealekua) plazak alaitu dituzte, bi konpainiaren
eskutik, hots: Soriako Juan Catalina eta Kolonbiako
Granito Cafecito.
Granito Cafecito honek beste emanaldi bihotz-barnekoago
bat ere eskaini zigun Barrainkuako Kultur Etxean.
|
 |
 |
Pantzerki
|
|
|
 |
|
|
Larunbatean,
azaroak 10, hasiera eman genion geure jaialdiari
Bilborock aretoan, Valeria Guglietti-ren (Argentina)
“No toquen mis manos” (Ez ukitu nire
eskuak) lan ederrarekin, txotxongilo eta itzaletatako.
Asteburu berean Bilborock eta El Carmen aretoetan
Panta Rhei (Euskal Herria) eta El Grillo (Kordoba)
taldeek “Txintxilipurdi Erregea” eta
“El Soldadito de plomo” (Berunezko
soldadua) lanak eskaini zituzten hurrenez hurren.Ez
huts egin hasi berria den jaialdi honetako gainontzeko
antzezpenak eta ekitaldiak! |
|
Pantzerki
|
|
|
 |
2007ko
urriaren 29tik azaroaren 23ra arte Barrainkuako
Kultur Etxean (Barrainkua, 5 . Bilbao), Jesús
Atienza-ren "Hariak,ametsak, itzalak eta
emakumeak" erakusketa ikustera joan ahal
izango zarete.
Bilboko
XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren
kariaz, eta aurtengo ekitaldirako hautatu
duen goiburuaz (“Txotxongiloak
femeninoan”) baliaturik, erakusketa
honen bitartez Txotxongiloen mundua
eta unibertsoa honen existentzia ahalbidetzen
duten emakume txotxongilolariak omendu
nahi nituzke.
Jesús Martinez Atienza.
|
Pantzerki
|
|
|
 |
|
“Txotxongiloak
Femeninoan” izeneko lehen topaketaren kariaz
(Mariona Masgrau-ri Omenaldia) XXVI. BNTxJan zehar
sortu dugun lehen foroari emango diogu hasiera gaur.
Txotxongilo antzerkiaren eme izaeraz hausnarketa,
solas, eta elkarrekin mintzatzeko une bat da. Foro
telematiko hau zabalik egongo da Jaialdiaren azken
egunera arte. Orduan zuen ekarpen guztien ondorioak
bildu eta eztabaidatuko dira.
Denok animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera,
planteatzen diren gaien gaineko zuen ideiak eta
iritziak han plazaratzeko; edota zeuei interesa
dakizkizuekeen beste batzuk iradokitzeko.
Forora esteka honen bitartez sar zaitezkete: Forora
joan.
Pantzerki |
|
|
|
 |
| |
Todas las imágenes e información
son propiedad de Pantzerki y/o sus autores.
No está permitida su reproducción pública en
ningún medio sin el previo consentimiento de su propietario.
|
|