 |
 |
Bilboko
Txotxongilo Dokumentategia - Pantzerki
bere iharduerarekin txotxongiloen antzerkigintza eta bertan
sartzen diren arlo guztiak sustatu eta bultzatu nahi dituen
diziplinarteko ekipamendua dugu. Dituen prestazioak eta dokumentu
fondoa direla eta, Espainako estatu osoan dagoen mota honetako
lehen zentroa de eta bakarra gainera, mundu mailan ere garrantzitsuenetariko
bat bilakatu delarik.
Txotxongiloaren unibertsoa osatzen duten alde guztiak elkarri
lotu nahi lituzke, denen arteko Komunikazioa erraztuz. Aldi
berean, Panpina protagonistatzat duen Kultur ondarea berreskuratu,
gorde eta jende artean zabaldu gura izango luke.
Eskaintzen duen ekintza saila jasotzaile multzoa bezain ugari
eta zabala dugu: ikusleak oro har, talde profesionalak eta zaleak,
erakunde ofizialak edo pribatuak, estatukoak zein nazioartekoak,
artisauak, ikertzaileak, ikastetxeak, e.a.
 |
·
Biblioteka-
hemeroteka: CDTB-
Pantzerkik
40 irakurleku eskaintzen dizkie bisitariei, bertan ondoko
gaiei buruzko 3000 ale kontsultatu ahal dituztelarik:
txotxongilogintza eta erabilpenaren teknikak, teatro lan
bereziak edo txotxongiloari egokituak eta beste hainbat
gairen inguruko argitarapenak (erakusketak, katalogoak,
irakasgaiak, e.a.). Hemerotekan antzerkigintzari buruzko
187 aldizkariz osatutako bilduma ederra dago, batzuk oraindik
ihardunean, merkatutik desagertuak besteak.
·
Argazki artxiboa eta kartelak:
Mundo osotik ekarritako 6000 argazkik, 2000 diapositibak
eta 1800 kartelek osatzen dute CDTB-
Pantzerkik
sortzaile eta ikertzaileei diezaiekeen multzo grafikoa.
Era berean fondo honek ( bertan panel didaktikoak ere
badaude) hainbat erakunderekin lankidetzan dihardu erakusketak
antolatzeko.
·
Bideoteka: Ikusentzutezkoen aretoan
16 pertsona sartzen dira batera eta bertan 1500 bideo
eta mila bat kaset erabil ditzakete. Taularatzeak,
Bilboko Txotxongilo Dokumentategiaren
jarduerak, film komertzial laburrak, Eusko Jaurlaritzaren
dokumentu fondoak, antzerki lanen musika, hitzaldiak,
mahai inguruak, Irrati saioak edo solasaldiak bilduta
daude bideo eta kaset hauetan.
·
Erakusketak: CDTB-
Pantzerkiaren egoitzak
etengabe dauka erakusgarri teknika, jatorri eta estilo
ezberdinetako 300etik gora txotxongiloz osatutako bere
panpina bilduma. Bere aretoetan aldi baterako erakustaldiak
ere burutzen ditu.
·
Mintegiak, solasaldiak, hitzaldiak, mahai
inguruak eta jende gitxirentzako ikuskizunak:
Zentroak 100 ikusle hartzeko egokituta dagoen hitzaldi-areta
bat dauka eta bertan aldizka txotxongiloekin zerikusia
duten hainbat kultur ekitaldi burutzen dira.
·
Lehiaketak: CDTB-
Pantzerki
urtero Haur Dramaturgiaren Lehiaketa Iberamerikarra antolatzen
du. Saritutako lana, dagokion hizkuntzan argitaratua izateaz
gain, Europa eta Latinoamerikako zenbait herrialdetako
profesionalek taularatzeko aukera ere eskainiko da..
·
Argitarapenak: Geure argitalpenen
eskaintzaz aparte (berrogeitik gora dira berezituak) erabiltzaileak
CDTB Pantzerki
erabil dezake bitartekari gisa bestela eskuragaitzak –merkatutik
desagertu direlako edo- izan lekizkiokeen aleak eta modu
errazago batean eskuratzeko asmoz. |
 |
|
 |
Pantzerki
edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta
dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.
|
|