Pantzerki:

Pantzerki izenez ezaguna den Bilboko Txotxongiloen Dokumentazio Zentroa.
Izena bi hitzek osaturik dago:

Panpina eta Antzerkia

Pantzerkikook Irudikatzen gaituen maskota panpina bat baino ezin izan: Txirlora, alegia.

·Txirlora, zurezko txirbil edo kizkurrak

Txirlora oso pertsonaia maitagarri, amoltsu eta barregarria dugu. Beti dabil txistera buruan jantzita. Burutzen ditugun ekintza eta jardunaldi guztietan Txirlora dugu lagun, gure lanaren jarraitzaile sutsua eta euriaren kontra bere guardasolaz babesten gaituela.



Stopmotion animazioari buruzko erakusketaren eta gure 25. urteurrenaren kariaz gure maskota Txirloraren irudi bat modelatu dugu jenero honen barnean animatu ahal izateko.

Animazioa hemen ikus daiteke
 

Pantzerki edota beraien egileak dituzue informazio eta irudiak ororen jabeak.
Haien kopia edo erreprodukzioak edozein hedabide publikotan debekatuta dago, aldez aurretik jabeak baimena eman gabe.